Jørn Utzon
Jørn Utzon | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kopenhage, 1918ko apirilaren 9a |
Herrialdea | Danimarka |
Heriotza | Helsingør, 2008ko azaroaren 29a (90 urte) |
Hobiratze lekua | Hellebæk Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Aage Utzon |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Danimarkako Arte Ederren Errege Akademia |
Hizkuntzak | daniera |
Irakaslea(k) | Steen Eiler Rasmussen |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lantokia(k) | Sydney Kuwait Teheran Kopenhage eta Helsingør |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Academy of Arts Accademia delle Arti del Disegno (en) |
Jørn Utzon (Kopenhage, 1918ko apirilaren 9a - ib., 2008ko azaroaren 29a) arkitekto daniarra izan zen, batez ere Sydney Opera House proiektatzeagatik ezaguna.
Biografia
Kopenhagen jaio zen, itsasontzi ingeniari baten seme. Danimarkan bertan gauzatu zituen arkitektura ikasketak, eta Bigarren Mundu Gerrak iraun zuen bitartean Erik Gunnar Asplund arkitektoarekin ikasi zuen. Ondoren bidaia luzeak egin zituen Europan, Estatu Batuetan eta Mexikon zehar. Handik itzulitakoan arkitekto lanetan hasi zen Kopenhagen bertan.
1957an Sydneyko opera eraikina gauzatzeko lehiaketa irabazi zuen ustekabean, bere lehenengo nazioarteko enkargua izan arren eta bere proposamenak lehiaketaren arauak bete ez arren, soilik garatu gabeko zirriborroak bidali baitzituen. Horrela hasi zen arazoz beteta egon zen opera eraikuntzaren prozesua.
Lan hartako ganga izugarriak eraikitzeko Utzonek asmakuntza tekniko ugari egin behar izan zituen, hasierako ideiekiko aldaketa ugari egin ondoren. Hasieran eliptikoak ziren oskolak, azkenean esfera baten parte ziren zatitan banatu zituen.
Barnealderako ideia ikusgarriak zituen arren, Utzonek ezin izan zuen diseinuaren parte hau burutu; 1965ean estatuko eraikuntza ministroarekin, aurrekontua zela-eta, izan zituen eztabaiden ondorioz, obra zuzendaritza utzi behar izan baitzuen 1966ko otsailean.
Azkenean opera eraikina 1973an amaitu eta zabaldu zen eta gaur egun munduko eraikin sinboliko ezagunenetariko bat da.
Hala ere, ez da hau Utzonen eraikin garrantzitsu bakarra, bere karrera luzean erakutsi baitu Erik Gunnar Asplunden diziplina eta oreka, Alvar Aaltoren formen kalitatea eta Frank Lloyd Wrighten egitura naturalak uztartzen maisua dela . Lekuarekiko sentsibilitatea eta formen organikotasun modernoa dira bere arkitekturaren ezaugarri nagusietako bi.
2003 urtean Pritzker saria lortu zuen, arkitekto batek lor dezakeen nazioarteko saririk garrantzitsuena.
2008ko azaroaren 29an hil zen, 90 urte zituela.
Lan nagusiak
- Planetstaden etxebizitzak. Lund, Suedia (1958)
- Kingohusene etxebizitzak. Elsinore, Suedia (1960)
- Batzar aretoa. Kuwait (1972)
- Can Lis. Mallorca Espainia (1972)
- Opera eraikina. Sydney, Australia (1973)
- Bagsvaerd eliza. Kopenhage, Danimarka (1976)
- Can Feliz. Mallorca, Espainia (1995)
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jørn Utzon |
- (Ingelesez) Utzon Center
- (Ingelesez) Sydney Opera eraikinaren historia
- i
- e
- a
- Ralph Erskine (1983/4)
- Fumihiko Maki / Giancarlo De Carlo (1988)
- Frank Gehry / Jørn Utzon / Denys Lasdun (1992)
- Frei Otto / Aldo van Eyck (1996/7)
- Álvaro Siza Vieira (2001)
- Jean Nouvel (2005)
- David Chipperfield / Peter Eisenman (2010)
- Eduardo Souto de Moura (2013)
- Phyllis Lambert (2016)
- Vladimir Horowitz / Olivier Messiaen / Josef Tal (1982)
- Isaac Stern / Krzysztof Penderecki (1987)
- Yehudi Menuhin / Luciano Berio (1991)
- Zubin Mehta / György Ligeti (1995/6)
- Pierre Boulez / Riccardo Muti (2000)
- Mstislav Rostropovitx / Daniel Barenboim (2004)
- Giya Kancheli / Claudio Abbado (2008)
- Plácido Domingo / Simon Rattle (2012)
- Jessye Norman / Murray Perahia (2015)
- Marc Chagall / Antoni Tàpies (1981)
- Jasper Johns (1986)
- Anselm Kiefer (1990)
- Gerhard Richter (1994/5)
- Louise Bourgeois (2002/3)
- Michelangelo Pistoletto (2006/7)
- Rosemarie Trockel (2011)
- Eduardo Chillida (1984/5)
- Claes Oldenburg (1989)
- Bruce Nauman (1993)
- James Turrell (1998)
- Louise Bourgeois (2002/3)
- Michelangelo Pistoletto (2006/7)
- Olafur Eliasson (2014)
- Datuak: Q180398
- Multimedia: Jørn Utzon / Q180398