Antoni Tàpies
Antoni Tàpies | |
---|---|
(2002) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1923ko abenduaren 13a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 2012ko otsailaren 6a (88 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | German School of Barcelona (en) |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, ilustratzailea eta artista grafikoa |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Bartzelona Paris Belgika Herbehereak New York Italia Suitza eta Hannover |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia Berlingo Arteen Akademia Royal Academy of Arts Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Bavariako Arte Ederren Akademka Grup Taüll |
Mugimendua | Informalism (en) |
Izengoitia(k) | Tapies, Antoni |
Antoni Tàpies i Puig (ənˈtɔni ˈtapiəs; Bartzelona, 1923ko abenduaren 13a - ib., 2012ko otsailaren 6a) kataluniar margolaria izan zen. Bere belaunaldiko artistarik ospetsuenetariko bat, agian Bigarren Mundu Gerra osteko kataluniar artistarik onena ere izan zen. Dau-al-Set estiloa jorratu zuen surrealismo eta dadaismoarekin lotuta dagoena. Bere lanek Paul Klee eta Joan Miróren lanetan eragin handia izan zuten.
Hasieran surrealismoa landu zuen, eta gero arte abstraktua lantzen hasi zen frantses pintoreen eraginez. 1950. urtean bere lehen erakusketa egin zuen Bartzelonan. 1953. urtean New Yorkera joan zen, eta bere obra ezagutzera eman zen Estatu Batuetan zehar. Nazioarteko erakusketa handietan hartu zuen parte. Pintura lanez gainera, aipagarria da bere lan grafikoa ere (grabatuak, litografiak, serigrafiak). 1979an Berlingo Akademiako kide hautatu zuten, 1981ean Frantziako arte ederretako urrezko domina irabazi zuen, eta 1984an Basileako Rembrandt saria.
1960. urteaz geroztik, pintura lanetan jarraitu bazuen ere, eskultura lanetan jardun zuen gehienbat. Material ugari erabili zituen bere eskulturetan: brontzea (1987, Cruz anudada), zeramika (1988, Sillón con barra), aluminioa eta altzairua (1990, Silla y nube). Bartzelonan badago bere lanez beteriko museo bat, Fundació Tàpies izenekoa.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antoni Tàpies |
- (Katalanez) (Ingelesez) Tàpies elkargoaren webgunea
- i
- e
- a
- Ralph Erskine (1983/4)
- Fumihiko Maki / Giancarlo De Carlo (1988)
- Frank Gehry / Jørn Utzon / Denys Lasdun (1992)
- Frei Otto / Aldo van Eyck (1996/7)
- Álvaro Siza Vieira (2001)
- Jean Nouvel (2005)
- David Chipperfield / Peter Eisenman (2010)
- Eduardo Souto de Moura (2013)
- Phyllis Lambert (2016)
- Vladimir Horowitz / Olivier Messiaen / Josef Tal (1982)
- Isaac Stern / Krzysztof Penderecki (1987)
- Yehudi Menuhin / Luciano Berio (1991)
- Zubin Mehta / György Ligeti (1995/6)
- Pierre Boulez / Riccardo Muti (2000)
- Mstislav Rostropovitx / Daniel Barenboim (2004)
- Giya Kancheli / Claudio Abbado (2008)
- Plácido Domingo / Simon Rattle (2012)
- Jessye Norman / Murray Perahia (2015)
- Marc Chagall / Antoni Tàpies (1981)
- Jasper Johns (1986)
- Anselm Kiefer (1990)
- Gerhard Richter (1994/5)
- Louise Bourgeois (2002/3)
- Michelangelo Pistoletto (2006/7)
- Rosemarie Trockel (2011)
- Eduardo Chillida (1984/5)
- Claes Oldenburg (1989)
- Bruce Nauman (1993)
- James Turrell (1998)
- Louise Bourgeois (2002/3)
- Michelangelo Pistoletto (2006/7)
- Olafur Eliasson (2014)
- Datuak: Q158099
- Multimedia: Antoni Tàpies / Q158099