Emakume Abertzale Batza

Emakume Abertzale Batza
BuruzagiaKarmele Errazti
Sorrera1922
Egoitza nagusiaBilbo
Ideologia politikoaEusko abertzaletasuna
Emakume Abertzale Batzako lau kide, Beasainen (Gipuzkoa), 1930eko hamarkadan.

Emakume Abertzale Batza (EAB) 1922an Bilbon sortutako EAJko emakumeen elkarte nazionalista da. Karmele Errazti izendatu zuten presidente, baina, Miguel Primo de Riveraren diktadura-aldian legez kanpo utzi eta desagertu egin zen. Elkarte hau sortzeko jadanik Irlandan zegoen Cumann na mBan elkartean oinarritu ziren.[1]

1931n berragertu zen, berezko autonomia lortu eta Hego Euskal Herri osora zabaldu zen. "Jaun-goikoa eta Lagi-Zarra" (JEL) eta euskara zituzten helburu; gizonezkoek gidaturiko lanaren menpeko ikusten zuten beren egitekoa. Irakaskuntza eta heziketa alorrean egindako lanaz gain (ikastola eta haurtzaindegietan bereziki), propaganda eta gizarte-arazoak arintzen saiatu ziren. Jarduera honen emaitza, eta Juventud Vasca-rekin (EGI) batera, Euzko Irakasle Batza eta Euzko Ikastola Batza sortu ziren (1932).[1][2]

Elkartearen indarra eta eragina handia zenean, Espainiako Gerra Zibila piztu zen eta frankistek gogor zapaldu zituzten. Gerra ondoren, asko erbesteratu egin ziren eta euskal errefuxiatuei eman beharreko laguntza prestatu zuten.

EABko kide ospetsuak izan ziren Karmele Errazti, Polixene Trabudua, Haydée Agirre, Maria Teresa Zabala, Julene Urzelai, Sorne Unzueta, Robustiana Mujika Egaña eta Elbira Zipitria.

Historia

Hasierak

1922ko martxoan, Ambrose Victor Martinek Irlandako independentziari buruzko hitzaldia eman zuen Bilbon, eta bertan Cumann na mBan elkartearen berri eman zuen.[3] Euzko Gaztedijako emakumeek haien erreferentea izango zen elkarteari jarraituz antolakuntza komisio bat sortu eta batzar batera deitu zituzten emakume bilbotarrak 1922ko maiatzaren 7an.[3] Batzarra amaitu eta gero sortu zen Emakume Abertzalen Batza (EAB) baita haren helburuak idatzi ere: propaganda zabaltzea (gizonezkoenak ez ziren espazioetan), hezkuntza, zerbitzu afektiboak eta ongintza.[3] Euskara ikastaroak antolatu zituzten Euzko Gaztedijakoekin batera. Euskara taldeak gizonezkoek zuzendu zituzten gehienbat, baina emakume batzuk ere izan ziren zeregin horietan, adibide dira Petra Gandarias eta Antonia Oxanguren.[3]

Hasierako EAB-ren zuzendaritzan egon ziren hainbat emakumek Solokoetxeko Maistren Eskolan ikasi zuen, adibide dira Petra Gandarias, María Jesús Ibaseta, Alike Aretxabaleta, Paulina Ramos eta Jesusa Fresnedo.[3][4] Ondoren, ugarik, Foru Aldundiak antolaturiko "Auzo eskoletan" aritu zen.[3]

Miguel Primo de Riveraren diktadura-aldian legez kanpo utzi eta desagertu egin zen.[5]

Birgaitzea

Ekainaren 1931ean, II. Errepublikarekin batera, elkartea bersortu egin zen.[5]

Loraldia

EABren aldirik emankorrena 1931 eta 1936 urteen artekoa izan zen.[6] Urte horietan gainerako euskal lurraldeetara hedatu zen eta EABko taldeak sortu ziren Euskal Herriko herri gehienetan.[6] 1936an, 28.000 emakume baino gehiago ziren EABko kide.[6] Boto-eskubidea eskuratu zenerako, EABko emakume askok mitinlari jarduten zuten ekitaldi politikoetan.[6]

Gerran eta erbestean

Euzko Gexozañen Batza eratu zen eta frontean nahiz ospitaleetan aritu ziiren.[6]

Gerra zibila bukatu zenean, besteak beste, preso zeuden gudariei laguntzeko sortu zen Alava sarea.[7] Taldekide nagusiak Bittori Etxeberria, Itziar Mujika, Delia Lauroba eta Tere Verdes euskal emakume eta espioiak izan ziren.[8][9] 2018an, Ane Azkue Zamalloak 'Alava Sarea: emakume espioi ikusezinak 1936-1947' dokumentala sortu zuen, emakume haien lana aitortuz.

Erbestealdian, biziki garrantzitsua izan zen EABren ekinbidea, erbestean zeuden agintari abertzaleak eta frankismoaren aurka aritzen ziren barruko erresistentziako kideak harremanetan jarrita, espetxeetan nahiz kalean ibilita.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) «Emakume Abertzale Batza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-02).
  2. (Gaztelaniaz) Batzar, Euzkadi Buru. «Documentos» www.eaj-pnv.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-02).
  3. a b c d e f (Gaztelaniaz) Zuberogoitia, Aitor eta Pedro. (2011). Bertan Bilbo. La Villa y el euskera: historia social del siglo XX. Ayuntamiento de Bilbao. Departamento de Euskera, 87-93 or. ISBN 978-84-88714-45-9..
  4. (Gaztelaniaz) Borra, Carlos C.. (2023-11-12). «Emakume Abertzale Batza, patria y feminismo» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  5. a b (Gaztelaniaz) Meraki&ko. «Emakume Abertzale Batza, mujeres comprometidas con la acción política.» Sabino Arana Fundazioa (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  6. a b c d e Meraki&ko. «Emakume Aberria Eginez. Eibar» Museo del Nacionalismo Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  7. (Frantsesez) Meraki&ko. «Aniversario de la constitución de Emakume Abertzale Batza (EAB)» Sabino Arana Fundazioa (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  8. (Gaztelaniaz) «'Alava Sarea', historiak ahaztu dituen emakume adoretsuak» El Diario Vasco 2018-05-06 (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  9. «Alava Sarea, emakumeak protagonista izan zituen espioitza sarea izan zen» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).

Bibliografia

  • Bilbao Bilbao, Begoña; Ezkurdia Arteaga, Gurutze; Pérez Urraza, Karmele; Chueca Intxusta, Josu (koord.) (2012): Emakumeak, hitza eta bizitza, Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • Garmendia Lasa, Elixabete (2012): "Pizkundeko lau emakume mitinlari", Euskonews, 634.
  • Ugalde Solano, Mercedes (1993): Mujeres y nacionalismo vasco. Génesis y desarrollo de Emakume Abertzale Batza (1906-1936), Bilbo, Emakunde.
  • Uruburu Totorikaguena, Laura (1997): Emakume Abertzale Batza (1922-1936), Bidegileak bilduma, Gasteiz, Eusko Jaurlaritza.

Kanpo estekak

  • EABri buruz, EAJren webgunean[Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12256784
  • Identifikadoreak
  • SUDOC: 027637921
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 47346
  • Wd Datuak: Q12256784
  • i
  • e
  • a
Sorrera eta sortzailea
Egoitza nagusia eta bilguneak
Jaiegunak
Barne-erakundeak
Lehendakariak
1895-1903: Sabino Arana Goiri1903-1906: Aingeru Zabala Ozamiz "Kondaño"
1906-1908 Santiago Alda, Alipio Larrauri, Antonio Arroyo, Vicente Larrinaga eta Eduardo Arriagak osaturiko zuzendaritza batzordea
1908-1916: Luis Arana Goiri
Pertsona nabarmenak
Sabin AranaLuis Arana • Jose Arrandiaga "Joala" • Aingeru Zabala Ozamiz "Kondaño"Ramon de la Sota • Engrazio Arantzadi "Kizkitza"Zeferino JemeinKoldo Eleizalde
Eli Gallastegi "Gudari"Manuel de la Sota "Txanka" • Manuel Egileor "Ikasle"Elbira ZipitriaKarmele ErraztiPolixene TrabuduaManuel IrujoJose Antonio AgirreTelesforo MonzónJuan Ajuriagerra
Joseba RezolaJesus GalindezJoseba Elosegi • Jesus Insausti "Uzturre"Jesus Maria LeizaolaSabin Zubiri
Carlos GaraikoetxeaXabier ArzalluzRamon LabaienJose Antonio ArdanzaIñaki AnasagastiJuan Mari AtutxaJose Angel CuerdaIñaki AzkunaMari Karmen GarmendiaJuan Jose IbarretxeIdoia ZenarrutzabeitiaJoseba EgibarMiren AzkarateJosu Jon ImazIñigo UrkulluJosu ErkorekaBakartxo TejeriaAndoni OrtuzarImanol Pradales