Manuel Egileor
Manuel Egileor | |||
---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||
1931ko uztailaren 12a - 1933ko urriaren 9a Barrutia: Bizkaia (hiriburua) Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bilbo, 1884 | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Bilbo, 1970eko apirilaren 5a (85/86 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta ingeniaria | ||
Lantokia(k) | Madril | ||
Kidetza | Euzko Alderdi Jeltzalea - Aberri | ||
Izengoitia(k) | Ikasle eta Marcos de Urrutia | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Manuel Manu Egileor Orueta, ezizenez Ikasle (1884ko urtarrilaren 1a, Abando, Bizkaia – 1970eko apirilaren 5a, Amorebieta-Etxano, Bizkaia) euskal herritar politikari abertzale eta jeltzale bat izan zen. Lanbidez ingeniaria, baina politika zaletasuna izanik Eusko Alderdi Jeltzalean afiliatu zen.
1916an Euzko Gaztedi taldeko presidentea izan zen, eta EAJ alderdiko Bizkai Buru Batzarreko kidea 1915-1917 bitarteko urteetan. Gainera, Durango udalerria ordezkatuz Bizkaiko Batzar Nagusietako diputatu izan zen 1916-1917 bitartean, eta, ondoren, Amurrioko alkate izan zen.
EAJren eszisio garaian eta 1921-1930 bitartean Aberri (EAJ) alderdiko kidea izan zen. Euskadi Buru Batzarreko kidea zen, eta 1923an erakunde horretako lehendakariordea eta 1930ean diruzaina ere izan zen. Urte horretan espetxeratua izan zen. Jada, 1930ko Bergarako Akordioaren ondoren, EAJ berrelkartuan izen eman zuen.
1931n Espainiako Kongresuan EAJ alderditik Bilbo ordezkatuz diputatu izan zen, eta 1934an Bilboko Eusko Alderdi Jeltzaleko Udal Batzordeko idazkari orokorra izan zen. Urte hartan bertan, Bizkai Buru Batzarreko beste hainbat kiderekin batera, prozesatua izan zen. Urte bat geroago, Bizkaiko EAJren idazkari nagusia izendatu zuten.
Egileorrek bere idazlanetako asko Ikasle eta Marcos de Uriarte ezizenez idatzi zituen. Bestalde, Aberri aldizkariaren sortzailea ere izan zen. Sabin Aranaren Bizkaia bere independentziaren alde idazlanaren berrargitalpenari laguntza eman eta De su alma y de su pluma ("Bere esku eta lumaz") idazlana ere prestatu zuen. Eztabaida biziak izan zituen nazionalista moderatuekin.
1937ko ekainean erbestera jo behar izan zuen. Britainia Handian 10 urte pasatu ondoren, Parisa eta, geroago, Lapurdira joan zen. Arana Goiri´tar Sabin en la historia de Euzkadi liburua idatzi eta Obras completas de Sabino Arana lehen bildumako hitzaurrea prestatu zuen. Zahartuta eta gaixotuta zegoela, bere jaioterrira itzuli zen.
Idazlanak
- Arana Goiri'tar Sabin en la historia de Euzkadi, "Marcos de Uriarte" ezizenaz sinatua.
- Obras completas de Sabino Arana idazlaneko hitzaurrea idatzi zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Manu Egileor Ikasleren biografia. Auñamendi entziklopedia (Gaztelaniaz)
Aurrekoa Luis Arana Goiri EAJren banaketa | EBBko presidentea Aberri 1921 – 1923 | Ondorengoa Alipio Larrauri |
- i
- e
- a
1906-1908 Santiago Alda, Alipio Larrauri, Antonio Arroyo, Vicente Larrinaga eta Eduardo Arriagak osaturiko zuzendaritza batzordea
1908-1916: Luis Arana Goiri
- Banaketa (1916-1930):
- Euzko JEL-Batza: 1916-1917: Ramon Bikuña • 1917-1920: Gorgonio Renteria • 1920-1930: Ignacio Rotaetxe
- Aberri: 1922-1930: Luis Arana Goiri (ohorezko presidentea) • 1921-1923: Manuel Egileor • 1923-1928: Alipio Larrauri • 1928-1930: Zeferino Jemein
- Berrelkartzea (1930)
- 1930-1932: Ramon Bikuña • 1932-1933: Luis Arana Goiri • 1933-1934: Jesus Doxandabaratz • 1934-1935: Ixaka Lopez Mendizabal • 1935-1951: Doroteo Ziaurritz • 1951-1957: Juan Ajuriagerra • 1957-1962: Jose Agerre • 1962-1971: Joseba Rezola, Jesus Solaun eta Ignacio Untzetak osaturiko zuzendaritza batzordea • 1971-1975: Mikel Isasi • 1975-1977: Ignacio Untzeta • 1977-1980: Carlos Garaikoetxea • 1980-1984: Xabier Arzalluz • 1984-1985: Roman Sudupe • 1985-1987: Jesus Insausti "Uzturre" • 1987-2004 Xabier Arzalluz • 2004-2007 Josu Jon Imaz • 2007-2012 Iñigo Urkullu • 2013-gaur egun Andoni Ortuzar
Eli Gallastegi "Gudari" • Manuel de la Sota "Txanka" • Manuel Egileor "Ikasle" • Elbira Zipitria • Karmele Errazti • Polixene Trabudua • Manuel Irujo • Jose Antonio Agirre • Telesforo Monzón • Juan Ajuriagerra
Joseba Rezola • Jesus Galindez • Joseba Elosegi • Jesus Insausti "Uzturre" • Jesus Maria Leizaola • Sabin Zubiri
Carlos Garaikoetxea • Xabier Arzalluz • Ramon Labaien • Jose Antonio Ardanza • Iñaki Anasagasti • Juan Mari Atutxa • Jose Angel Cuerda • Iñaki Azkuna • Mari Karmen Garmendia • Juan Jose Ibarretxe • Idoia Zenarrutzabeitia • Joseba Egibar • Miren Azkarate • Josu Jon Imaz • Iñigo Urkullu • Josu Erkoreka • Bakartxo Tejeria • Andoni Ortuzar • Imanol Pradales
- Datuak: Q11935033
- Multimedia: Manuel de Eguileor / Q11935033