Sorne Unzueta

Sorne Unzueta
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPrimitiva Sabina Concepción Unzueta Landeta
JaiotzaBilbo, 1900eko azaroaren 27a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaUrduliz, 2005eko urtarrilaren 13a (104 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea eta irakaslea
KidetzaEmakume Abertzale Batza
Eusko Ikastola Batza
MugimenduaEuskal Pizkundea
Izengoitia(k)Utarsus

Literaturaren Zubitegia: 475

Sorne Unzueta Landeta (Bilbo, Bizkaia, 1900eko azaroaren 27a – Urduliz, Bizkaia, 2005eko urtarrilaren 13a), Utarsus ezizenez ezaguna, irakaslea eta euskal idazlea izan zen. Poesia idatzi zuen batik bat.[1]

Bizitza

Abando auzoan jaio zen.[2] Gurasoak, Magdalena Landeta Ituarte eta Benigno Unzueta Uribarri, Igorre eta Gernikakoak ziren[3], baina gaztelania zen etxeko hizkuntza.[2] Abenduaren 8an bataiatu zuten San Bizente parrokian eta Primitiva Sabina Concepción izena jarri zioten[4] eta familian Concha deitzen zioten.[2][3] Marzana kaleko 10. zenbakian bizi ziren.[3]

Lehen mailako ikasketak Atxuriko eskolan egin zituen.[3] Hamasei urterekin hasi zen euskara ikasten eta Sorne izena erabiltzen. Bere euskara irakaslea Ebaristo Bustintza “Kirikiño” idazlea izan zen eta haren ezaugarriak antzeman dira Utarsusen ipuin eta iritzi-artikuluetan.[5] Bilboko Irakasleen Goi Eskola Normalean ikasi eta maistra titulua lortuta, 1920tik aurrera auzo-eskoletan aritu zen: Errigoitin, Plentzian, Lemoan, Berangon... Orduko joera orokorraren kontra eginez, ikasleei euskaraz irakasten zien.[3][5] Bizkaiko Euzko Ikastola Batzako kidea zen.[2][6]

1925ean, Gregorio Erraztirekin (1901-1953) ezkondu zen. Ezkondutakoan, Lemoara joan zen bizitzera eta han hiru seme-alaba izan zituzten, Andone, Jon Ander eta jaiotzean hil zen Iñaki. Gerora, Bedia, Berango eta Algorta izan ziren familiaren bizitoki, non azken bi alaba izan zituen, Gotzontze eta Sorne.[2]

1930. urtean hasi ziren argitaratzen bere poemak aldizkarietan, garaian ohikoa zen bezala, ezizenez sinatuta. Kasu honetan, izen-abizenetik hartua zuen: U(nzueta) tar S(orne), non alfabetoko 'S' 'usus' gisa izendatzen zen (aranismoa). Ezizena zela eta, batzuetan gizon batekin nahastu eta el patriota Utarsus bezala aipatu zuten.[7] 1932 urtean, hizlari gisa nabarmentzen zen, emakumezkoen bozka eskubidea zela eta horren ingurura abertzaleek antolatutako mitin politikoetan. Gerra garaian eta ondoren isildu zen bere ahots literarioa.[2]

1937an Goizeko izarra ontzian erbesteratu zen lau ume txikiekin Bordelera. Kanbon ere bizi izan zen garai horretan. Familia berriz bildu zen handik bi urtera eta Bigarren Mundu gerra garaian, Lurdan Errazti senar-emazteak erresistentzian ibili ziren, 1941-1944 urteen artean, bizimodua Frantzian aurrera atera bitartean ahal zen moduan. 1942an azken semea izan zuten, Xabier.[2][3] 1945eko urtarrilean Parisera joan, eta han Leizaolak deitu zion gizonari Euzkadiko Gobernuaren ordezkaritza horretan lan egiteko[1] eta ordezkaritzak zeukan etxeko atezainaren esparruan bizitoki hartu zuen familia osoak.[8]. Parisen 1951 urtera arte bizi izan zen sendia han Eusko Jaurlaritzak zeukan ordezkaritzan lanean, itxi zen arte. Horrez gain, Me voy contigo gaztelaniazko nobela idatzi zuen Parisen, orain arte argitaratu gabe dagoena.[2]

Senarra gaixotatutakoan, Euskal Herrira itzuli zen familia. Alargunduta, sendiaren laguntzaz, frantses irakasle gisa bizimodua atera zuen seme-alabekin.[2][3] 1977 urtera arte ez zuen berriz ezer argitaratu. Ordutik aurrera, 1990era arte Zer aldizkarian hasi zen olerkiak argitaratzen berriz.[2]

2005eko urtarrilaren 13an zendu zen[9], XIX. mendeko azken urtean jaiotako irakasle-idazle hau.

2018an Espainiako Liburutegi Nazionalak bere testu hautaketa bat sartu zuen "Emakume iraultzaile eta transgresoreak" izeneko ekimenean, Emakume idazleen eguna ospatzeko.[10]

2007an Sorne Unzueta izena jarri zioten Getxoko kale bati.[11]

Lanak

Artikuluak, ipuinak eta batik bat poemak idatzi zituen. Bere idazlanen gai nagusiak aberria, fedea eta emakumearen patua dira. Giza esperientzien eta naturaren irudien paralelismoa erabili zuen askotan.[2]

Bizkaitarra, Euzkerea, Aberri-Eguna, Jagi-Jagi, Euzko-gogoa eta Euzko-Deya aldizkarietan argitaratu zituen bere lanak, besteak beste.[2][12]

Poesia

  1. Umiak irakatsija (1931, Euzkerea)[13]
  2. Itxartu, euzko-alabea! (1931, Euzkerea)[14]
  3. Zaletasunak (1931, Euzkerea)[15]
  4. Gau argija (1931, Euzkerea)[16]
  5. Gomutazokijak (1932, Euzkerea)[17]
  6. Nire errijan (1932, Euzkerea)[18]
  7. Udabarrijan (1932, Euzkerea)[19]
  8. Gogo ittuna (1932, Euzkerea)[20]
  9. Gabon abestijak (1933, Euzkerea)[21]
  10. Edurtzean (1933, Euzkerea)[22]
  11. Garilla'n (1933, Euzkerea)[23]
  12. Miren deunaren Jasokundian (1933, Euzkerea)[24]
  13. Artxanda (1952, Euzko-Gogoa)[25]
  14. Gudari barriak (1977, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[26]
  15. Arratsalde (1977, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[27]
  16. Berbiztu (1977, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[27]
  17. Suizkilluz Erailda (1978, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[28]
  18. Lenengo Jaunartzea (1978, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[29]
  19. Margolariaren emaya (1978, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[30]
  20. Laztandu nau, semia...! (1979, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[31]
  21. Bitxori margolaria (1979, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[32]
  22. Billa (1979, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[33]
  23. Lengusiñaren eriotzan (1979, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[34]
  24. Agur (1979, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[35]
  25. Gomutagarriak (1980, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[36]
  26. Emoiguzu gaur: Deuntasun era barria (1980, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[37]
  27. Itziar'era bidean (1980, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[38]
  28. Iliza itxirik (1980, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[39]
  29. Ez ausi irudia! (1980, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[40]
  30. Borobil antzera (1980, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[41]
  31. Jazoriko bat (1981, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[42]
  32. Illozte (1982, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[43]
  33. Auts biurtuko az... (1983, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[44]
  34. Euzko lorea (1983, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[45]
  35. Ikertaldia (1984, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[46]
  36. Biotz-jaubea (1985, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[47]
  37. Euzko-enda (1985, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[48]
  38. Izenik ete dauko (1985, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[49]
  39. Etsaiak? (1985, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[50]
  40. Erliak eta zorriak (1986, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[51]
  41. Iragarria? (1986, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[52]
  42. Emon eruamena! (1987, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[53]
  43. Neuretzako bikañena (1987, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[54]
  44. Eginkariak (1987, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[55]
  45. Gorago beti, zeure gogo ori... (1987, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[56]
  46. ldape (1988, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[57]
  47. Iru larrosa (1988, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[58]
  48. Osagarria (1989, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[59]
  49. Jakin-eza (1990, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[60]
  50. Idazlan guztiak (1998, Labayru)[61]

Ipuinak

  1. Otsua ta txakurra (1931, Euzkerea)[62]
  2. Txoriya kayolan (1931, Euzkerea)[63]
  3. Barri pozgarriya[2]
  4. Bermeo[2]

Nobelak

  1. Me voy contigo (argitaragabea)[2]

Artikuluak

  1. Colaboración femenina. Comentando (1923, Aberri. Jaun-goikua eta Lagi-Zarra)[64]
  2. Jauna'ri eskarrak (1923, Euzko-Deya)[65]
  3. Jazorikua (1930, Euzkerea)[66]
  4. Ikastoletan bi elez (1930, Euzkerea)[67]
  5. Colaboración femenina. ¿Cuándo? (1931, Bizkaitarra)[68]
  6. Ea (1931, Euzkadi)[69]
  7. En el gran día (1932, Aberri-Eguna)[70]
  8. Atita ta ilobea (1932, Euzko. Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra)[71]
  9. Ea'tik (1932, Euzkadi)[72]
  10. Belea ta usuak (1932, Euzko. Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra)[73]
  11. Ea (1932, Euzkadi)[74]
  12. Erliak eta txitxarrak (1932, Euzko. Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra)[75]
  13. 1839-1882 (1932, Euzko. Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra)[76]
  14. En el camino de la liberación (1932, Euzkadi)[77]
  15. Entrenándonos (1933, Jagi-Jagi)[78]
  16. En el aniversario del nacimiento del maestro (1933, Jagi-Jagi)[79]
  17. ¡Ezpatadantzaris!... (1933, Jagi-Jagi)[80]
  18. Raza vasca (1933, Jagi-Jagi)[81]
  19. ¡Guerra al exotismo! (1934, Amayur. Jaun Goikoa eta Lege Zarra)[82]
  20. Keperin eta Karmele (1980, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[83]

Erreferentziak

  1. a b Jainaga Larrinaga, Zihara. «Bilbo egin zuten hamar emakume» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-04).
  2. a b c d e f g h i j k l m n o Etxebarria, Igone, 1962-. (2000). Sorne Unzueta "Utarsus" (1900). (1. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia ISBN 8445716263. PMC 796365977. (Noiz kontsultatua: 2019-10-31).
  3. a b c d e f g (Gaztelaniaz) Bilbao Bilbao, Begoña. «Sorne Unzueta Landeta (Utarsus)» Bilbaopedia (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  4. (Gaztelaniaz) «247368 - Unzueta, Landeta, Primitiva Sabina Concepción» Archivo Histórico Eclesiástico de Bizkaia.
  5. a b Barandiaran, Asier .- UNZUETA, SORNE – “UTARSUS”, Euskal Literaturaren Hiztegian
  6. (Gaztelaniaz) Artetxe Sanchez, Karmele. (2018). «La actuación del profesorado nacionalista vasco en el contexto escolar rural durante la dictadura de Primo de Rivera» La nación omnipresente (Santiago de Compostela): 13. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-07-12) (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  7. (Gaztelaniaz) Fernández-Castañeda, Manuel. «Para el patriota "Utafsus"» Jagi-Jagi: 7. 1933-03-11 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  8. Esturo, Miren.- Sorne Unzueta: euskaltzale, irakasle, idazle eta emakume; liburu honen sarreran: Sorne Unzueta,Urtasus. Idazlan guztiak / Edizioaren arduraduna eta testuen aukera: Igone Etxebarria (1997) ISBN 84-89816-76-X. Orr. 19-24.
  9. «Sorne Unzueta “Utarsus” hil da» Argia 2005-01-14 (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  10. (Gaztelaniaz) III Día de las Escritoras: mujeres rebeldes y transgresoras en la Biblioteca Nacional de España. 04/07/2018.[Betiko hautsitako esteka]
  11. «Sorne Unzueta 'Utarsus' idazlearen kalea inauguratu dute Getxon -» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-13).
  12. Alvarez Uria, Amaia. (2005). «Euskal emakume idazleak historian» Jakin (Donostia): 148. ISSN 0211-495X..
  13. Utarsus. «Umiak irakatsija» Euzkerea: 668. 1931-07-15 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  14. Utarsus. «Itxartu, euzko-alabea!» Euzkerea: 710. 1931-09-15 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  15. Utarsus. «Zaletasunak» Euzkerea: 753. 1931-11-15 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  16. Utarsus. «Gau argija» Euzkerea: 774. 1931-12-15 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  17. Utarsus. «Gomutazokijak» Euzkerea: 16. 1932-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  18. Utarsus. «Nire errijan» Euzkerea: 53. 1932-03-15 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  19. Utarsus. «Udabarrijan» Euzkerea: 74. 1932-04-15 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  20. Utarsus. «Gogo ittuna» Euzkerea: 187. 1932-10-15 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  21. Utarsus. «Gabon abestijak» Euzkerea: 328. 1933-04-15 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  22. Utarsus. «Edurtzean» Euzkerea: 345. 1933-05-15 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  23. Utarsus. «Garilla'n» Euzkerea: 385. 1933-07-15 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  24. Utarsus. «Miren deunaren Jasokundian» Euzkerea: 464. 1933-11-15 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  25. Utarsus. (1952). «Artxanda» Euzko-Gogoa: 4. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  26. Utarsus. (1977). «Gudari barriak» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 5. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  27. a b Utarsus. (1977). «Barriro, Unzueta» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 15. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  28. Utarsus. (1978). «Suizkilluz Erailda» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 2. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  29. Utarsus. (1978). «Lenengo Jaunartzea» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 10. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  30. Utarsus. (1978). «Margolariaren emaya» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 10. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  31. Utarsus. (1979). «Laztandu nau, semia...!» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 3. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  32. Utarsus. (1979). «Bitxori margolaria» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 3. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  33. Utarsus. (1979). «Billa» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 13. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  34. Utarsus. (1979). «Lengusiñaren eriotzan» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 16. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  35. Utarsus. (1979). «Agur» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 16. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  36. Utarsus. (1980). «Gomutagarriak» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 5. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  37. Utarsus. (1980). «Emoiguzu gaur: Deuntasun era barria» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 7. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  38. Utarsus. (1980). «Itziar'era bidean» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 7. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  39. Utarsus. (1980). «Eliza itxirik» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 12. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  40. Utarsus. (1980). «Ez ausi irudia!» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 16. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  41. Utarsus. (1980). «Borobil antzera» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 16. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  42. Utarsus. (1981). «Jazoriko bat» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 14. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  43. Utarsus. (1982). «Illozte» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 11. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  44. Utarsus. (1983). «Auts biurtuko az...» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 13. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  45. Utarsus. (1983). «Euzko lorea» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 14. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  46. Utarsus. (1984). «Ikertaldia» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 12. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  47. Utarsus. (1985). «Biotz-jaubea» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 2. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  48. Utarsus. (1985). «Euzko-enda» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 7. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  49. Utarsus. (1985). «Izenik ete dauko» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 13. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  50. Utarsus. (1985). «Etsaiak?» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 14. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  51. Utarsus. (1986). «Erliak eta zorriak» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 7. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  52. Utarsus. (1986). «Iragarria?» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 13. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  53. Utarsus. (1987). «Emon eruamena!» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 6. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  54. Utarsus. (1987). «Neuretzako bikañena» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 7. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  55. Utarsus. (1987). «Eginkariak» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 15. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  56. Utarsus. (1987). «Gorago beti, zeure gogo ori...» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 15. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  57. Utarsus. (1988). «Aldape» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 6. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  58. Utarsus. (1988). «Iru larrosa» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: Barruko azala. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  59. Utarsus. (1989). «Osagarria» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 14. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  60. Utarsus. (1990). «Jakin-eza» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 14. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  61. «literaturaren zubitegia - Sorne Unzueta, Utarsus» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-31).
  62. Utarsus. «Otsua ta txakurra (Samaniego'ren ipuñatik idorokija)» Euzkerea: 549. 1931-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  63. Utarsus. «Txorija kayolan» Euzkerea: 652. 1931-06-15 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  64. (Gaztelaniaz) U. T. S. «Colaboración femenina. Comentando» Aberri. Jaun-goikua eta Lagi-Zarra: 2. 1923-01-20 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  65. Utarsus. «Jauna'ri eskarrak» Euzko-Deya: 68. 1923-05 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  66. Utarsus. «Jazorikua» Euzkerea: 312. 1930-03-05 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  67. Utarsus. «Ikastoletan bi elez» Euzkerea: 505. 1930-11-15 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  68. (Gaztelaniaz) Utarsus. «Colaboración femenina. ¿Cuándo?» Bizkaitarra: 9. 1931-05-30 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  69. Sorne. «Ea» Euzkadi: 6. 1932-01-23 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  70. (Gaztelaniaz) Untzueta, Sorne de. «En el gran día» Aberri-Eguna: 25. 1932-03-27 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  71. Utarsus. «Atita ta ilobea» Euzko. Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra: 5. 1932-08-13 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  72. Sorne. «Ea'tik» Euzkadi: 5. 1932-08-14 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  73. Utarsus. «Belea ta usuak» Euzko. Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra: 12. 1932-08-20 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  74. Sorne. «Ea» Euzkadi: 7. 1932-08-28 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  75. Utarsus. «Erliak eta txitxarrak» Euzko. Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra: 6. 1932-09-25 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  76. Utarsus. «1839-1882» Euzko. Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra: 2. 1932-10-22 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  77. (Gaztelaniaz) Untzueta, Sorne de. «En el camino de la liberación» Euzkadi: 11. 1932-11-25 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  78. (Gaztelaniaz) Sorne. «Entrenándonos» Jagi-Jagi: 2. 1933-01-14 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  79. (Gaztelaniaz) Sorne. «En el aniversario del nacimiento del maestro» Jagi-Jagi: 4. 1933-01-28 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  80. (Gaztelaniaz) Utarsus. «¡Ezpatadantzaris!...» Jagi-Jagi: 2. 1933-02-11 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  81. (Gaztelaniaz) Utarsus. «Raza vasca» Jagi-Jagi: 7. 1933-03-04 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  82. (Gaztelaniaz) «¡Guerra al exotismo!» Amayur. Jaun Goikoa eta Lege Zarra: 4. 1934-06-08 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  83. Utarsus. (1980). «Keperin eta Karmele» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 13. (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).

Bibliografia

  • Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca: EMAKUMEAK Hitza eta Bizitza. Euskal Herriko Unibertsitateko argitalpen zerbitzua, 2012, (266. or.).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Sorne Unzueta literaturaren zubitegian
  • Bidegileak bilduma: Sorne Unzueta
  • (Gaztelaniaz) Sorne Unzueta Landeta Sorne Unzueta Landeta (Utarsus) Bilbaopedian
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12267536