Michael Cimino
Michael Cimino | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1939ko otsailaren 3a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Los Angeles, 2016ko uztailaren 2a (77 urte) |
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Yale Unibertsitatea Michigan Estatuko Unibertsitatea Yale School of Art Westbury High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Writers Guild of America, West (en) |
|
Michael Cimino (New York, 1939ko otsailaren 3a - Los Angeles, 2016ko uztailaren 2a)[1] estatubatuar zinema zuzendaria izan zen. Haren biografia 1970eko hamarkadako Hollywoodean ziztu biziko gorakaden eta beherakaden eredua da: The Deer Hunter filmarekin 1978ko Oscar Sariaren irabazi ostean, porrot komertzial izugarria izan zuen Heaven's Gate lanarekin.
Bizitza
Aurretik bi filmen gidoiak baino ez zituela idatzirik, 1974an Thunderbolt and Lightfoot zuzendu zuen, Clint Eastwoodekin. 1978an The Deer Hunter filma egin zuen, Vietnamgo Gerrari buruzkoa, eta 1970eko hamarkadako zinemako maisu lantzat hartzen dena. Oso harrera beroa izan zuen, eta hari esker Oscar andana irabazi zuen, tartean zuzendari onenarena.
Entzute horretan oinarrituta, United Artists estudioak askatasun handia eman zion Heaven's Gate filmatzeko. Baina lan horrekin zinemagile madarikatu bihurtu zen, Estatu Batuetako Mendebaldearen konskistaren garaian bertako biztanleen genozidioari buruzko lan hori zinemaren historiako finantza katastrofe handienetako bat izan baitzen. Horrezaz gain, film horrek oso eragin txarra izan zuen Ciminoren hurrengo filmetan; 1985. urtean Year of the Dragon egin zuen, eta 1987an The Sicilian. Kalitateko filmak badira ere, ez zuten aurreko lanen maila erdietsi.
Estiloa
Ciminorentzat garrantzi handikoak dira etxea, klana, aberria kontzeptuak eta hala erakusten du Deer Hunter lanean. Ideia horiez gainera, errituen nondik norakoak azaltzen ditu: ezkontza komunitate eslaviarrean Deer Hunter-en, edo eskolako dantza Heaven´s Gate lanean. Igarotzen den denbora, desagertzen diren adiskideak, ez du inork Ciminok bezain ondo erakutsi. Benekotasuna lortzeko soinu banda konplexuak erabiltzen ditu, edo, bestela, figurante profesionalak hartu beharrean filma grabatzen den herriko bertako biztanleak erakusten ditu.
Filmografia
- Thunderbolt and Lightfoot (1974)
- The Deer Hunter (1978)
- Heaven's Gate (1980)
- The Pope of Greenwich Village (uncredited) (1984)
- Year of the Dragon (1985)
- The Sicilian (1987)
- Desperate Hours (1990)
- The Sunchaser (1996)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/07/02 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Michael Cimino, dead at 77: how The Deer Hunter director's career was wrecked by his misunderstood masterpiece Heaven's Gate. telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2016-7-2).
- i
- e
- a
- Frank Borzage (1927/28)
- Lewis Milestone (1927/28)
- Frank Lloyd (1928/29)
- Lewis Milestone (1929/30)
- Norman Taurog (1930/31)
- Frank Borzage (1931/32)
- Frank Lloyd (1932/33)
- Frank Capra (1934)
- John Ford (1935)
- Frank Capra (1936)
- Leo McCarey (1937)
- Frank Capra (1938)
- Victor Fleming (1939)
- John Ford (1940)
- John Ford (1941)
- William Wyler (1942)
- Michael Curtiz (1943)
- Leo McCarey (1944)
- Billy Wilder (1945)
- William Wyler (1946)
- Elia Kazan (1947)
- John Huston (1948)
- Joseph L. Mankiewicz (1949)
- Joseph L. Mankiewicz (1950)
- George Stevens (1951)
- John Ford (1952)
- Fred Zinnemann (1953)
- Elia Kazan (1954)
- Delbert Mann (1955)
- George Stevens (1956)
- David Lean (1957)
- Vincente Minnelli (1958)
- William Wyler (1959)
- Billy Wilder (1960)
- Jerome Robbins eta Robert Wise (1961)
- David Lean (1962)
- Tony Richardson (1963)
- George Cukor (1964)
- Robert Wise (1965)
- Fred Zinnemann (1966)
- Mike Nichols (1967)
- Carol Reed (1968)
- John Schlesinger (1969)
- Franklin J. Schaffner (1970)
- William Friedkin (1971)
- Bob Fosse (1972)
- George Roy Hill (1973)
- Francis Ford Coppola (1974)
- Miloš Forman (1975)
- John G. Avildsen (1976)
- Woody Allen (1977)
- Michael Cimino (1978)
- Robert Benton (1979)
- Robert Redford (1980)
- Warren Beatty (1981)
- Richard Attenborough (1982)
- James L. Brooks (1983)
- Miloš Forman (1984)
- Sydney Pollack (1985)
- Oliver Stone (1986)
- Bernardo Bertolucci (1987)
- Barry Levinson (1988)
- Oliver Stone (1989)
- Kevin Costner (1990)
- Jonathan Demme (1991)
- Clint Eastwood (1992)
- Steven Spielberg (1993)
- Robert Zemeckis (1994)
- Mel Gibson (1995)
- Anthony Minghella (1996)
- James Cameron (1997)
- Steven Spielberg (1998)
- Sam Mendes (1999)
- Steven Soderbergh (2000)
- Ron Howard (2001)
- Roman Polański (2002)
- Peter Jackson (2003)
- Clint Eastwood (2004)
- Ang Lee (2005)
- Martin Scorsese (2006)
- Joel Coen eta Ethan Coen (2007)
- Danny Boyle (2008)
- Kathryn Bigelow (2009)
- Tom Hooper (2010)
- Michel Hazanavicius (2011)
- Ang Lee (2012)
- Alfonso Cuarón (2013)
- Alejandro G. Iñárritu (2014)
- Alejandro G. Iñárritu (2015)
- Damien Chazelle (2016)
- Guillermo del Toro (2017)
- Alfonso Cuarón (2018)
- Bong Joon-ho (2019)
- Chloé Zhao (2020/21)
- Jane Campion (2021)
- Daniel Kwan eta Daniel Scheinert (2022)
- Datuak: Q59129
- Multimedia: Michael Cimino / Q59129