David H. Hubel
David H. Hubel | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Windsor, 1926ko otsailaren 27a |
Herrialdea | Kanada Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Lincoln, 2013ko irailaren 22a (87 urte) |
Hobiratze lekua | Mount Royal Cemetery (en) |
Heriotza modua | : giltzurruneko gutxiegitasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | McGill University Faculty of Medicine and Health Sciences (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Carla J. Shatz (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, neurozientzialaria, unibertsitateko irakaslea eta neurologoa |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Johns Hopkins Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Academia Europaea (en) |
David Hunter Hubel (Windsor, Ontario, Kanada, 1926ko otsailaren 27a - Lincoln, Massachusetts, 2013ko irailaren 22a) Kanadan jaiotako estatubatuar neurobiologoa izan zen.
Biografia
Medikuntza-ikasketak egin zituen Montrealen. 1959an, Harvardera joan zen, unibertsitatean irakastera. Han hasi zen ikusmenaren kortexean (begiek bidalitako mezuak jasotzen dituen garunaren zatian) informazioa nola prozesatzen den ikertzen, Torsten Wiesel suediarrarekin batera. Mikroelementuak eta teknika elektroniko modernoak erabiliz, neurona banakoen aktibitatea detektatzen saiatu ziren, ikusmenaren kortexeko 17. esparrukoarena, zehazki. Hubel eta Wiesel ohartu ziren ikusmenaren estimuluak jasotzen dituen kortexeko zelulen jarduna oso berezia dela. Zenbait zelulak argi-orbanen eraginei baizik ez die erantzuten, eta, beste batzuek, berriz, makurtze kritikoa duten lerroei soilik, eta, beraz, angeluak 10 graduko aldaketa izatea nahikoa da erantzuna aldatzeko. Hubeli esker, ikusmenaren kortexa da gaur egun hobekien ezagutzen den burmuinaren zatia. Medikuntzako Nobel saria jaso zuen 1981ean, Wieselekin eta Roger Wolcott Sperryrekin batera, ikusmenaren zentroan informazioa lantzeko moduari buruz egin zituzten aurkikuntzengatik.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q295644
- Multimedia: David H. Hubel / Q295644