Medikuntza

The Doctor, Luke Fildes-en margolana (1891).

Medikuntza gaixotasunak ezagutu, hauen prebentzioa kudeatu eta pertsonak sendatzea helburu duen praxi[1] eta zientziari[2] deritzo. Medikuntzak hainbat jardute hartzen ditu barne, osasuna mantentzeko asmoarekin eritasunak zainduz eta sendatuz.[3] Medikuntza garaikideak zientzia eta ikerkuntza biomedikoak, genetika eta teknologia medikoa erabiltzen ditu lesioak eta eritasunak diagnostikatu, tratatu eta saihesteko; sendagaiez eta kirurgiaz baliatzen da, eta baita terapiaz ere,[4] hala nola psikoterapia, oholtxoak, osasun-produktuak eta erradioterapia.

Medikuak dira jardunbide honetan dabiltzanak.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Medikuntzaren historia»

Kronologia

Sakontzeko, irakurri: «Medikuntzaren historiaren kronologia»
  • Mesopotamian jakituria farmakologiko zabala eta Egipton momifikatzeko teknika aurreratuak ezagutzen zituzten eta Tell-Amarnan aurkituriko papiroetan ikus daitekeen bezala Antzinako Egipto anatomia eta gaixotasunen prebentziori buruzko ezagupen zabalak zituzten. Egipton sortu ziren lehen mediku eskolak eta bertan hasi zen medikuntza sineskerietatik aldentzen. Greziar eta Erromatar medikuak Egiptoarren medikuntzan oinarritu ziren beren idatziak egiteko.
  • Txinako medikuntza ying eta yang printzipioetan oinarritzen zen; akupuntura, fitoterapia, eta abarren bidezko medikuntza naturala eta prebentzioa sustatu zituen.
  • Grezian Hipokrates nabarmendu zen; bere metodoak erromatarren garaia arte iraun zuen, eta Galenok jarraibidea eman zion arrazoiketa klinikoa eta diagnosiaren metodikotasuna bultzatuz.
  • Erdi Aroan Greziako doktrinak berreskuratu ziren medikuntza arabiarraren bitartez; eduki zientifikoari zegokionez, Elizak bere kontrolpean hartu zuen.
  • XX. mendearen lehen erdiaren ezaugarri nagusia fisika, kimika eta biologiaren teknika eta metodoak gero eta gehiago erabiltzea izan zen; ondorioz, batetik ikerketa-, diagnosi- eta tratamendu-bideak ugaritu ziren, eta, bestetik, espezialitate bakoitza bere esparrua mugatuz joan zen.

Antzinaroa

Munduan ezagutzen diren lehen testu medikoak gaur egungo Siriako Ebla hiri zaharrean aurkitu ziren eta K.a. 2500. urtekoak dira.[5][6]

Egipton, Imhotep (K.a. XXVII. mendea) bere izenaz ezagutzen den lehen medikua da historian. Egiptoko testu medikorik zaharrena K.a. 2000. urte inguruko Kahun-eko Papiro Ginekologikoa da, gaixotasun ginekologikoak deskribatzen dituena. Edwin Smith Papiroa, K.a. 1600ekoa, kirurgian lan goiztiarra da, eta Ebers Papiroa, K.a. 1500ekoa, medikuntzari buruzko testuliburu baten antzekoa da.[7]

Txinan, txinerazko medikuntzaren ebidentzia arkeologikoak Brontze Aroko Shang dinastiakoak dira, fitoterapiarako hazietan eta ustez kirurgiarako erabiltzen diren tresnetan oinarrituta.[8] Huangdi Neijing, medikuntza txinatarraren gurasoa, K. a. II. mendetik aurrera idatzitako eta III. mendean bildutako testu medikoa da.[9]

Ospitaleen lehen erregistroak Mihintale-n daude, Sri Lankan, pazienteentzako tratamendu medikoak egiteko instalazioak egon izanaren frogak aurkitu baitira.[10]

Grezian, Hipokrates medikuak, "medikuntza modernoaren aitak",[11][12] medikuntzaren ikuspegi arrazional baten oinarriak ezarri zituen. Hipokratesek medikuentzako zin hipokratikoa aurkeztu zuen, gaur egun ere garrantzitsua eta indarrean dagoena, eta lehenengoa izan zen gaixotasunak akutu, kroniko, endemiko eta epidemiko gisa kategorizatzen, "larriagotzea, birgaixotzea, erresoluzioa, krisia, paroxismoa, gailurra eta susperraldia" bezalako terminoak erabiliz.[13][14]

Biografia interesgarriak

Sakontzeko, irakurri: «Historiako medikuen zerrenda»

Klasikoen artean Galeno eta Hipokrates ezinbestekoak ditugu, antzinako garaietatik medikuntza landu zutenak eta gaur egun ere erreferentziazkoak direnak oinarrizko kontzeptu batzuetan.

Aro modernoan, aldiz, aipagarriak dira Alexander Fleming, Sigmund Freud, Robert Koch, Severo Ochoa, Louis Pasteur eta Ramón y Cajal.

Adarrak

Espezialitateak

Sakontzeko, irakurri: «Espezialitate mediko»

Espezialitate medikoak hiru multzotan banatu ditzakegu: Medikoak beraiek, Kirurgikoak eta Osagarriak.

Lehenengoak, barne medikuntzak barne hartzen zituen hasiera batean, baina denborarekin banantzen joan dira, besteak beste endokrinologia, hematologia, kardiologia, nefrologia, pneumologia eta neurologia.

Kirurgikoen artean, kirurgia orokorra, obstetrizia, oftalmologia, otorrinolaringologia eta traumatologia ditugu, beste batzuen artean.

Espezialitate osagarriak diagnostikoaren bidean laguntzen dutenak daude, anatomia patologikoa, erradiologia eta mikrobiologia. Halaber, beste motatakoak ere baditugu, medikuntzaren historia, medikuntza legala eta Medikuntza prebentiboa, tartean.

Hiztegi medikoa

B

D

E

G

L

M

P

S

T

Z

Osasun erakundeak

Euskal Herrian

Munduan

Ikasketak

Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Medikuntza ikasketak egiteko aukera dago Leioa, Gasteiz eta Donostiako campusetan, bai eta Nafarroako Unibertsitatean ere.

XVI. mendetik 1901. urtean itxi zuten arte, Oñatiko Unibertsitatean eskaintza hauxe egon zen.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Saunders, John. (2000-06-01). «The practice of clinical medicine as an art and as a science» Medical Humanities 26 (1): 18–22.  doi:10.1136/mh.26.1.18. ISSN 1468-215X. PMID 12484313. (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  2. (Ingelesez) Firth, John. (2020). «Science in medicine: when, how, and what» Oxford Textbook of Medicine. Oxford: Oxford University Press ISBN 978-0-19-874669-0..
  3. «Medikuntza» Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  4. (Ingelesez) «Medicine Definition & Meaning» Dictionary.com 2022-06-12 (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  5. (Ingelesez) Radner, Karen; Robson, Eleanor. (2011-09-22). The Oxford Handbook of Cuneiform Culture. OUP Oxford ISBN 978-0-19-955730-1. (Noiz kontsultatua: 2024-08-07).
  6. (Ingelesez) Vogel, Wolfgang H.; Berke, Andreas. (2009). Brief History of Vision and Ocular Medicine. Kugler Publications ISBN 978-90-6299-220-1. (Noiz kontsultatua: 2024-08-07).
  7. (Ingelesez) Ackerknecht, Erwin Heinz. (1982). A short history of medicine. Baltimore : Johns Hopkins University Press ISBN 978-0-8018-2726-6. (Noiz kontsultatua: 2024-08-07).
  8. (Ingelesez) Hong, Francis F. (2004). «History of Medicine in China. When Medicine Took an Alternative Path» McGill Journal of Medicine 8: 79-84..
  9. (Ingelesez) Unschuld, Paul U. (2003-04-08). Huang Di Nei Jing Su Wen: Nature, Knowledge, Imagery in an Ancient Chinese Medical Text. University of California Press ISBN 978-0-520-92849-7. (Noiz kontsultatua: 2024-08-07).
  10. (Ingelesez) Rannan-Eliya, Ravi P.; Mel, Nishan de. (1997). Resource Mobilization in Sri Lanka's Health Sector. .
  11. (Ingelesez) Grammaticos, Philip C.; Diamantis, Aristidis. (2008). «Useful known and unknown views of the father of modern medicine, Hippocrates and his teacher Democritus» Hellenic Journal of Nuclear Medicine 11 (1): 2–4. ISSN 1790-5427. PMID 18392218. (Noiz kontsultatua: 2024-08-07).
  12. (Ingelesez) Katsarou, I., et al. (2007). «The father of modern medicine: the first research of the physical factor of tetanus» European Society of Clinical Microbiology and Infectious Diseases (Noiz kontsultatua: 2024-08-07).
  13. (Ingelesez) Garrison, Fielding Hudson. (1966). An Introduction to the History of Medicine. Philadelphia: W.B. Saunders Company.
  14. (Ingelesez) Martí-Ibáñez, Félix. (1961). A Prelude to Medical History. New York: MD Publications (Noiz kontsultatua: 2024-08-07).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Medikuntzaren Euskal Museoa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11190
  • Commonscat Multimedia: Medicine / Q11190

  • Identifikadoreak
  • BNF: 119832928 (data)
  • GND: 4038243-6
  • LCCN: sh85083064
  • NDL: 00563899
  • NKC: ph115195
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • HDS: 008275
  • Britannica: url
  • Bilduma digitalak
  • BDCYL: 2508
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D008511
  • Wd Datuak: Q11190
  • Commonscat Multimedia: Medicine / Q11190