Zisgenero
Zisgenero jaiotzean esleitutako sexua eta genero nortasuna bat datozkion pertsonari deritzo. Beraz, transgenero terminoaren aurkako esanahia du.
Etimologia
Zisgenero hitza neologismo bat da, latinetik datorren cis- aurrizkiaren (alde honetan esanahikoa) eta genero hitzaren elkarketatik sortua. Volkmar Sigusch psikiatra eta sexologo alemaniarrak erabili zuen lehendabizikoz «zissexuell» hitza (zisexual) 1991n.
Euskaraz zis forma laburtua ere erabiltzen da, zis gizonak edo zis emakumeak aipatzen direlarik[1][2].
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Transgenero.
- LGBTIQ.
Kanpo estekak
- Datuak: Q1093205
- Multimedia: Cisgender / Q1093205
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |