Zigilu idazkera

Zigilu txikiko idazkera , Qin dinastiakoa

Zigilu idazkera Txinan Zhou dinastiaren eta Udaberri eta Udazkenen garaian garatu zen, K.a. lehen milurtean. Eta hurrengo dinastian, Qin delakoan, hedatu zen batik bat.

Garapena

Qin dinastiaren garaian, idazteko materialaren eta funtzioaren arabera idazkera-estilo desberdinak erabiltzen ziren: zigilu-idazkera helburu eta inskripzio ofizialetarako garatu zen, zigiluetan erabiltzen zelako izen horrekin ezaguna, eta beste idazkera bat (kantzeleriaren idazkera) garatu zen banbu edo egurrezko oholetan beste idazki batzuentzat.

Qín Shi Huang enperadorearen agintadian (K.a. 247–210), zigilu-idazkera estandarizatu zen. Geroago (ziurrenik Hàn dinastiaz geroztik) Qin seal zigiluen estandar honi "zigilu handiko idazkera" deitu izan zaio ( dàzhuàn大篆). Aldaerak eta aurrekariak, eskualdeen arabera ere desberdin garatuak natzuetan, "zigilu txikiko idazkera" gisa dira ezagunak ( xiozhuàn小篆).[1]

Idazkera mota hauek txinatar idazkera modernoaren aurrekariak dira.

2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan erabili ziren piktograma olinpikoak idazkera honen ikonografian oinarritu ziren.[2]

Erreferentziak

  1. Qiu, Xi gui. (2000). Chinese writing. Society for the study of Early China ISBN 978-1-55729-071-7. (Noiz kontsultatua: 2024-09-08).
  2. (Ingelesez) Info, Pinyin. (2006-08-08). Beijing Olympics to use icons modeled after seal script | Pinyin News. (Noiz kontsultatua: 2024-09-08).

Kanpo estekak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko Wikipediako «Siegelschrift» artikulutik itzuli da; zehazki, 2024-06-22ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1208842
  • Commonscat Multimedia: Seal script / Q1208842

  • Identifikadoreak
  • GND: 4250596-3
  • NDL: 00572866
  • AAT: 300343588
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1208842
  • Commonscat Multimedia: Seal script / Q1208842