Zhang Boheng

Zhang Boheng

(2023)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaHunan, 2000ko martxoaren 4a (24 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa

Zhang Boheng (txinera sinplifikatuz: 张博恒; pinyinez: Zhāng Bóhéng, Changsha, 2000ko martxoaren 4a), gimnastikan aritzen den kirolari txinatarra da. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan hiru domina eskuratu zituen, zilarrezko bi eta brontzezko bat.[1]

Ibilbidea

Lau urte zituela hasi zen gimnastika egiten gurasoek animatuta[2]. 2009an Hunan probintziako taldean zegoen eta 2018an Txinako selekzio nazionalerako aukeratu zuten Txinako txapelketan zilarrezko domina eskuratu ondoren[3]. 2020ko Txinako txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen zaldi arkudunean eta brontzezkoa eraztunetan. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetarako ez zen aukeratua izan nazioarteko esperientziarik ez zuelako.[4]

2021ean Munduko txapelduna izan zen aparatu guztien proban[5] eta 2022an txapeldunordea.

2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen, aparatu guztien lehiaketan zilarrezko domina eskuratu zuen, Shinnosuke Oka japoniarraren atzetik[6]. Taldeka ere Txinak zilarrezko domina eskuratu zuen. Horretaz gain barra finkoan brontzezko domina irabazi zuen.

Nazioarteko emaitzak

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris  Frantzia 02 !2. lekua, zilarrezko domina Aparatu guztiak
2024 Paris  Frantzia 02 !2. lekua, zilarrezko domina Taldeka
2024 Paris  Frantzia 03 !3. postua, brontzezko domina Barra finkoa
Munduko txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2021 Kitakyushu  Japonia 01 !1. postua, urrezko domina Aparatu guztiak
2022 Liverpool  Erresuma Batua 01 !1. postua, urrezko domina Taldeka
2022 Liverpool  Erresuma Batua 02 !2. lekua, zilarrezko domina Aparatu guztiak
Asiako Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Hangzhou  Txina 01 !1. postua, urrezko domina Aparatu guztiak
2022 Hangzhou  Txina 01 !1. postua, urrezko domina Barra finkoa
2022 Hangzhou  Txina 01 !1. postua, urrezko domina Taldeka
2022 Hangzhou  Txina 02 !2. lekua, zilarrezko domina Zorua

Erreferentziak

  1. «Paris 2024 | Gymnastics: Team China faces down every challenge» www.ecns.cn (Noiz kontsultatua: 2024-09-06).
  2. «Zhang Boheng headlines China’s Liverpool charge and sets sights on Paris» www.gymnastics.sport (Noiz kontsultatua: 2024-09-06).
  3. «击败奥运冠军,长沙伢子张博恒世锦赛夺魁-文体-长沙晚报网» www.icswb.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-06).
  4. (Ingelesez) «China Names Olympic Teams Following Internal Tests» The Gymternet 2021-07-07 (Noiz kontsultatua: 2024-09-06).
  5. (Ingelesez) «China's Zhang edges Hashimoto for world all-around gymnastics title» France 24 2021-10-22 (Noiz kontsultatua: 2024-09-06).
  6. (Ingelesez) «Shinnosuke Oka keeps Japan’s all-around gold medal streak alive | NBC Olympics» www.nbcolympics.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-06).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q108991178
  • Commonscat Multimedia: Zhang Boheng / Q108991178

  • Wd Datuak: Q108991178
  • Commonscat Multimedia: Zhang Boheng / Q108991178