Zezidio
Zezidioa intsektuen, artropodoen, nematodoen, bakterien edo onddoen eraginez, landare-organo batean sortzen den koskor edo eskrezentzia da. Quercus familiako zuhaitzetan (haritz, arte, artelatz, erkametz...) azaltzen direnei kuku-sagarra edo kuskuilua esaten zaie.
Koskorra begetalak parasitoaren presentziaz babesteko sortutako tumore onbera gisako ehuna da. Koxkor horiek landarearen meristemoetan, ehuna azkar hazten diren zeluletan sortzen dituzte, zurtoin, adaxka, kimu berri eta hostoetan eta hainbat forma har dezakete. Landarearentzat eraso edo infekzioa isolatzen du eta erasotzailearentzat eta haren larbentzat gordelekua eta elikagaia da. Intsektuek landarearen hazkundea edo zelula-banaketa azkartzen den unean, udaberrian alegia, sortarazten dituzte.
Landareetan zezidioak sortzen dituztenen artean hauek daude:
- intsektuak: zinipido listorra, hainbat diptero (Cecidomyiidae eta Tephritidae), landare-zorri eta psilidoak;
- onddoak: Gymnosporangium;
- bakterioak: Agrobacterium tumefaciens;
- birusak;
- landareak: Viscum.
Galeria
- Zezidioa astigarra hostoan
- Diplolepis rosae zezidioa basa larrosan
- Andricus fecundator
- Andricus quercuscalicis
- Andricus quercuscalicis
- Neuroterus albipes forma laeviusculus
- Zezidioa eukalipto hostoan
- Andricus kollari
- Andricus lignicola haritz kandudunean
- Gymnosporangium
- Zezidioa euli baten irteera zuloarekin eta beste bat Phoma gallorum onddo erasoarekin
- Cynips divisa haritz kandudunean
- Zezidioak irteerako zuloarekin
- Pineapple gall on Sitka Spruce caused by Adelges abietis.
- Developing Pineapple pseudocone galls on Norway Spruce
- Goldenrod
- Haritza hainbat sagar-kukurekin
- Sagar-kukuak haritzean
- Eriophyes tiliae tiliae
- Zezidioak mertxika hostoan
- Andricus kollari
- Zezidioa eukaliptoan
- Leptocybe invasa eukaliptoan
Erabilera
Zezidio horiek tanino asko dituzte; hori dela eta antzinatik astringentetzat erabili izan dira, eta, batez ere, larruak ontzeko eta tinta nahiz koloratzaileak egiteko[1][2].
Erreferentziak
- Datuak: Q224107
- Multimedia: Galls / Q224107