Zaō mendia
Zaō mendia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.841 m |
Mota | mendi eta mendikate |
Eponimoa | Zaō Gongen (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°08′28″N 140°26′35″E / 38.141°N 140.443°E / 38.141; 140.443 |
Honen parte da | 100 Famous Japanese Mountains (en) |
Mendikatea | Ou Mountains (en) |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Miyagi prefektura |
Babestutako-eremua | Zaō Quasi-National Park (en) |
Zaō mendia (japonieraz: 蔵王山, Zaō-san?) Japoniako Honshu uhartearen erdi-iparraldeko sumendia da, 1.841 metrotako garaiera duena. Yamagata hiriaren ondoan dago, Yamagata eta Miyagi prefeturen arteko mugan.
Kraterreko aintzira
Estratosumendien multzoa da izatez. Kraterrean Okama aintzira dauka, "bost koloreen putzua" (五色沼, goshiki numa) izenaz ezagutzen dena, eguraldiaren arabera kolorea aldatzen baitu. Aintzirak 360 metrotako diametroa eta 30 metrotako sakonera dauka.
Aintziraren uz azidotan Rotaria rotatoria eta Pinnularia spp. organismo txikiak aurkitzen dira.
Eruzpioa
Honshu uhartearen iparraldeko sumendien artean aktiboena da, azken erupzioa 1940 urtean izan zuen. Gaur egun dakusagun kraterra 1720 urtean izandako erupzio batek sortu zuen.
Aisialdia
Eski estazio ezagunak daude bertan, aipagarriena "elurretako munstroak" (樹氷 Juhyō) izenekoa da.
Iruditegia
- Mendia alurtuta.
- Aire ikuspegia.
- Okama aintzira.
- Eski pistak.
- Teleferikoa.
- Zao
Kanpo estekak
- Datuak: Q167951
- Multimedia: Zao Mountains / Q167951