Uzki-zuritze

Uzkia zuritu ondoren.

Uzki-zuritzea uzkiaren inguruko azala helburu estetikoekin zuritzeko teknika da. Tratamendu hori giza gorputzaren beste atal batzuetan ere erabil daiteke. Artista pornografikoek asko erabiltzen dute prozedura. Esate baterako, Tabitha Stevens aktore pornoak onartu zuen, The Howard Stern Show-eko atal batean, uzki-zuritzearen tratamendua egin ziotela. Produktu zuritzailearen printzipio aktiboa hidrokinona da, substantzia horren ekoizpena blokeatzean melanina sortzen duten zeluletan eragiten duen konposatu despigmentatzailea, eta azalaren kolorearen arduraduna da. Hala ere, hidrokinona substantzia kantzerigenoa eta debekatua da zenbait herrialdetan.[1][2]

Historia

1980 eta 1990ko hamarkadetan, Playboyk eta Penthousek zabaldutako irudigintza erotikoan aldaketa izan zen.[3] Ilerik gabeko genitalen eremua pixkanaka bihurtu zen arau, eta agerian geratu zen larruazalaren hiperpigmentazio naturala. Munduari errebelatutako gorputzeko atal berri horiek estetizatu nahian, uzki-zuritzea sortu zen, edo, oro har, bulbaren eta uzkiaren zuritzea.

Erreferentziak

  1. Vance, Judi. The Ugly Side of Beauty. .
  2. Skin bleaching/ lightening & its dangers. 26 de septiembre de 2005.
  3. «Blanchiment anal d’où ça vient ?» Blanchiment Anal 2021-03-01.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q484593
  • Commonscat Multimedia: Anal bleaching / Q484593

  • Wd Datuak: Q484593
  • Commonscat Multimedia: Anal bleaching / Q484593