Uxue Oses
Uxue Oses | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oñati, 2005 (18/19 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Esku-huskako pilota | |
Uxue Oses Egaña (Oñati, Gipuzkoa, 2005) euskal esku-huskako pilotaria da[1].
Biografia
Aloña Mendi Kirol Elkartean zortzi urte zituela hasi zen pilotan jokatzen[1] eta oso gazte izanik txapelketa garrantzitsuak jokatu zituen. 2021ean taldekako Plazandreak txapelketa irabazi zuen Amaia Aldai eta Leire Garairekin batera[2]. 2023an Emakume Master Cup[3][4] eta Bizkaia Txapelketa irabazi zituen[5].
Kirol lorpenak
- Emakume Master Cup (1): 2023 (binaka Olatz Arrizabalagarekin)
- Bizkaia Txapelketa (1): 2023 (binaka Olatz Arrizabalagarekin)
- Plazandreak (1): 2021
Erreferentziak
- ↑ a b Etxeberria, Julen. (2023-08-18). «Gozamenaren bidetik» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
- ↑ «Uxue Oses oñatiarrak eta haren taldeak irabazi dute Plazandreak pilota txapelketa - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
- ↑ «Arrizabalaga eta Oses, Binakako txapeldunak» EITB 2023-03-26 (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
- ↑ «Binakako Laboral Kutxa Masterraren txapela jantzi du Uxue Osesek - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
- ↑ «Arrizabalaga eta Osés pilotariek irabazi dute esku-pilotako emakumezkoen V. Bizkaia Txapelketako txapela - Komunikazioa - Bizkaia.eus» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
Kanpo estekak
- Datuak: Q121600545
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |