Universitario Bilbao RugbyEzizena(k) | Barbarians |
---|
Hiria | Bilbo, Bizkaia |
---|
Sorrera | 1968 |
---|
Kirol zelaia | Fango kiroldegia |
---|
Entrenatzailea | Beñat Lavín |
---|
Liga | Ohorezko B maila |
---|
2023-24 | 8.a |
---|
Webgunea | ubrbilbaorugby.eus |
---|
|
|
|
Universitario Bilbao Rugby, ezizenez Barbarians, Bilboko errugbi kluba da. Bizkaiko zaharrena da, 1968an sortu baitzen. Fango kiroldegian jokatzen ditu etxeko partidak.
Historia
1980ko hamarkadaren erdialdera baziren sei errugbi talde Bilbon, Bilbao Rugby Club, Universitario Rugby Taldea, Gau Txoriak eta Sarriko besteak beste, baina lehenengo biek iraun zuten eta 2000. urtean egoera ekonomiko eskasari aurre egiteko biek bat egitea erabaki zuten. Horrela sortu zen Universitario Bilbao Rugby.
Lehenengo urtean EHU-Universitario Bilbao izenarekin Lehenengo Nazionalera igotzea lortu zuen. Bertan egon zen 2006 arte, maila galdu zuen arte. 2011-12 denboraldian berriz igo zen Lehenengo Nazionalera eta 2013-14 denboraldian Ohorezko B mailan egin zuen debuta. Urte bete egin zuen bertan eta ez zuen mantentzerik lortu. Lehenengo Nazionala desagertu zenez Euskal Ligara itzuli zen.
Azken denboraldiak
Euskal Ligako A multzoak 1. maila izena hartu du 2015-16an.
Denboraldia | Maila | Postua |
2010-11 | Euskal Maila (A multzoa) | 6.a |
2011-12 | Euskal Maila (A multzoa) | 1.a (igo) |
2012-13 | Lehenengo Nazionala | 3.a (igo) |
2013-14 | Ohorezko B maila | 8.a (jeitsi) |
2014-15 | Euskal Maila (A multzoa) | 6.a |
2015-16 | Euskal Maila (1 maila) | 2.a (igo) |
2016-17 | Ohorezko B maila | 12.a (jeitsi) |
2017-18 | Euskal Maila (1 maila) | 3.a |
2018-19 | Euskal Maila (A multzoa) | 1.a |
2019-20 | Ohorezko B maila | 8.a |
2020-21 | Euskal Maila (1 maila) | 5.a |
2021-22 | Ohorezko B maila | 5.a (A multzoa) |
2022-23 | Ohorezko B maila | 4.a (A multzoa) |
2023-24 | Ohorezko B maila | 8.a (Elite) |
2024-25 | Ohorezko B maila | |
- Ohorezko B mailan (A multzoa) bigarren multzoa da (Elite) multzoaren atzetik.
B taldea
Gizonezkoen B taldea ere badu. Euskal Ligako B multzoak 2. maila izena hartu du 2015-16an.
Emakumezkoen taldea
Universitario Bilbao Rugby
(emakumezkoen taldea)Liga | Euskal Maila |
---|
2023-24 | 1.a |
---|
Webgunea | www.universitariobilbao.com |
---|
|
|
|
Universitario Bilbao Rugby Elkartearen emakumezkoen taldea Euskal Lehen Mailan ari da jokatzen.
Azken urteak
Kanpo estekak