Ujigami santutegia
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak | |
Kanpoaldea Sarrera Honden eraikin nagusia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
---|---|
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Kyoto |
Japoniako hiria | Uji |
Koordenatuak | 34°53′31″N 135°48′41″E / 34.892067°N 135.811439°E / 34.892067; 135.811439 |
Izena | Prince Uji no Wakiiratsuko (en) Ōjin enperadorea Nintoku (en) |
Arkitektura | |
Azalera | 0,3 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 688-009 |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Ujigami santutegia (japonieraz: 宇治上神社, Ujigami-jinja?) Ujin (Kyotoko prefetura) dagoen santutegi xintoista da, 1994ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturikoa. Japoniako santutegi xintoista zaharrena da.
Historia
Ujigami santutegia 1160 urtean fundatu zen Ōjin enperadorearen eta bere semeen omenez.
Esan bezala zutik dirauen Japoniako santutegi xintoista zaharrena dela frogatu da dendrokronologia bidez, hau da, erabilitako enborren eraztunak behatuz.
Santutegia
Honden eraikin nagusia nagare-zukuri estiloko erakusle zaharrena da. Estilo honetan hiru eraikin alboz albo eraikitzen dira, erdikoa luzeagoa izanik. Haiden eraikina aldiz shinden-zukuri estiloan eraikita dago.
Ujigami santutegiaren ondoan Uji santutegia dago.
Iruditegia
- Honden eraikina.
- Haiden eraikina.
- Uji santutegia.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Datuak: Q583589
- Multimedia: Ujigami Jinja / Q583589