Thyssen-Bornemisza Museoa
Thyssen-Bornemisza Museoa | |
---|---|
Villahermosako jauregiaren kanpoaldeko ikuspegia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Madrilgo Erkidegoa |
Udalerria | Madril |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1992 |
Zuzendaria | Guillermo Solana |
Webgunea | http://www.museothyssen.org |
Oharrak | Bisitari kopurua urteko: 944.827 (2013) |
Thyssen-Bornemisza Museoa (gaztelaniaz Museo Thyssen-Bornemisza), maiz soilik Thyssen Museoa izenez deitua, Espainiako Madril hiriburuan dagoen maisu artista klasiko eta modernoei buruzko pinakoteka bat da.
Kokalekua
Pradoko pasealekuaren 8. zenbakian dago, Villahermosako jauregian.
Historia
Museo honen jatorria 1988an Espainiako Gobernuak zazpi hamarkadetan zehar Thyssen-Bornemisza familiaren jabetzakoak izan zen artelan bildumaren alokairua lortu eta 1993an erosi zuenean dago, bilduma horretan ordurarte espainiar museoetan ez zeuden europar margolarien margolan ugariz osatua zegoen.
Artelanak
- Giovanna Tornabuoniren erretratua, Domenico Ghirlandaioren margolana.
- Zaldun gaztea paisaia batean, Vittore Carpaccioren margolan handia.
- Nekazariaren erretratua eserita, Paul Cézannen margolana.
- Iragarpena, Grecoren margolana.
- Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren erretratua, Hans Holbein Gaztearen margolana.
- Jesus medikuen artean, Albrecht Dürerren margolana.
- Arrosariodun andere gaztearen erretratua, Peter Paul Rubensen margolana.
- Santa Katalina Alexandriakoa, Caravaggioren margolana.
- Kalea lepazuriarekin, Ernst Ludwig Kirchnerren margolana.
Kanpo estekak
- Thyssen-Bornemisza Museoaren webgunea (Gaztelaniaz) (Ingelesez)
- Datuak: Q176251
- Multimedia: Museo Thyssen-Bornemisza / Q176251