Tenperaturaren alderantzikatze
Meteorologian, alderantzikatzea, tenperaturaren alderantzikatzea edo tenperaturaren inbertsioa eguratsari dagokion garaierarekiko tenperatura-balioa aldatzea da. Eskuarki, aire-tenperaturak behera egiten du garaiera areagotu ahala. Tenperaturaren alderantzikatze batean, berriz, aire-geruza beroago bat aire-geruza hotzago baten gainean kokatzen da, aipaturiko ohiko profila alderantzikatuz.[1] Tenperaturaren alderantzikatze batek kutsadura harrapatu ohi du, smogaren kasuan, lurzorutik gertu, konbekzio-indarren eraginak deuseztatzen dituen heinean.[2]
Erreferentziak
- Datuak: Q190096
- Multimedia: Meteorological inversion / Q190096