Tatami
Japoniar etxeetan, tatamia (japonieraz: 畳?) zorua estaltzeko erabiltzen den tapiza da. Jatorrizko tatamiak arroz-lastoz egiten ziren, eta 180 x 90 cm-ko zatitan antolatzen ziren. Japoniar etxeetako zorua guztiz estaltzen zuten tatamiek. Gaur egun, tatami izena ematen zaio japoniar borroka-arteak egiten diren aretoetako zoru bereziari.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q318763
- Multimedia: Tatami / Q318763