T-baztanga

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
T-baztanga
Deskribapena
Motagaixotasun biriko kutsakorra, Poxviridae inkezio-eritasuna, Zoonosia
eritasuna
Espezialitateainfektologia
Arrazoia(k)Monkeypox virus
Sintoma(k)baba, sukarra, buruko mina, mialgia, eztarriko mina, adenopatia
Azkura
Patogenoaren transmisioaaire bidezko kutsadura, ukitzeen bidezko kutsapen, ttantta bidezko kutsadura
fomite transmission (en) Itzuli
Azterketa medikoamiaketa fisiko, optical microscope (en) Itzuli, Mikroskopio elektroniko
Polimerasaren kate-erreakzioa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakmetisazone (en) Itzuli eta tecovirimat (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKB04
GNS-9-MK059.01 eta 136.8
GNS-10B04
GNS-9059.01
MeSHD045908
Disease Ontology IDDOID:3292

T-baztanga[1] (lehen, tximino-baztanga; nazioartean, mpox[2]) gaixotasun infekziosoa da, baztangaren familiako birus batek sortua, gizakiei eta beste animalia batzuei eragin diezaiekeena[3][4]. Sintomen artean, anpuluak sortzen dituen erupzio bat dago, eta, ondoren, zarakarrak, sukarra eta gongoil linfatikoen hantura. Gaixotasuna arina izan ohi da, eta kutsatutako pertsona gehienak aste gutxiren buruan sendatzen dira, tratamendurik gabe. Sintomak agertu arte igarotako denbora bost eta hogeita bat egun artekoa da, eta sintomek bi eta lau aste artean iraun ohi dute[5]. Hala ere, kasuak larriak izan daitezke, batez ere haurrengan, haurdun dauden emakumeengan edo immunitate sistema ahulduta duten pertsonengan[6].

Gaixotasuna Orthopoxvirus monkeypoxek eragiten du, lehen «tximinoaren baztangaren birusa» zena, Orthopoxvirus generoko birus zoonotikoa. Variola birusa, baztanga sortzen duena, genero horretakoa da. Pertsona batetik besterako transmisioa larruazalarekin edo gorputzeko fluido infektatuekin kontaktu zuzena izateagatik gerta daiteke, sexu-kontaktua barne. Pertsonak infekziosoak izaten jarraitzen dute sintomak agertu zirenetik lesio guztiek zarakarrak sortu eta orbaindu diren arte. Birusa kutsatutako haragiaren manipulazioak kutsatutako animaliengandik edo hozkaden edo harramazken bidez heda daiteke. Diagnostikoa berresteko, polimerasaren kate-erreakzioa (PCR) erabil daiteke, lesio batean birusaren DNA detektatzeko.

Infekzio-arrisku handia duten pertsonei txertoa jartzea gomendatzen da. Baztangaren aurkako txerto berezirik ez da garatu, baina baztangaren aurkako txertoak eraginkorrak direla frogatu da[7]. Ez dago gaixotasunarentzako tratamendu espezifikorik; beraz, tratamenduaren helburua sintomak kontrolatzea eta konplikazioak prebenitzea da. Birusen kontrako sendagaiak (tecovirimat, adibidez) erabil daitezke t-baztanga tratatzeko, baina ez da frogatu eraginkorrak direnik[8].

T-baztanga endemikoa da Erdialdeko eta Mendebaldeko Afrikan, eta zenbait ugaztun-espeziek birusaren gordailu natural gisa jokatzen dutela susmatzen da. Lehen giza kasuak 1970ean diagnostikatu zituzten, Basankusun (Kongoko Errepublika Demokratikoa). Harrezkero, agerraldien maiztasuna eta larritasuna nabarmen handitu dira, ziurrenik baztangaren aurkako txertaketa sistematikoa amaitu zenetik immunitatea murriztu izanaren ondorioz[9]. 2022-2023an II. klanaren mundu mailako agerraldi bat izan zen Afrikatik kanpoko transmisio komunitario orokorraren lehen intzidentzia. 2022ko uztailean, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) Nazioarteko Garrantziko Osasun Publikoko Larrialdia (PHEIC) izendatu zuen. OMEk 2023ko maiatzean irauli zuen estatus hori, agerraldia kontrolpean egon zenean, txertaketa eta osasun publikoko informazioaren arteko konbinazio bat kontrol neurri arrakastatsu gisa aipatuz[10].

2023an Kongoko Errepublika Demokratikoan I. kladoko t-baztanga agerraldi bat atzeman zuten. 2024ko abuztuan, Afrikako hainbat herrialdetara zabaldu da, eta, horren ondorioz, beldur dira giza transmisio iraunkorragora egokitu ote den[11][12]. 2024ko abuztuaren 14an, OMEk agerraldi hori PHEIC izendatu zuen[13]. Hurrengo egunean, Afrikatik kanpoko lehen kasua jakinarazi zuten Suedian[14].

Etiologia

T-baztangaren birusak (Monkeypox, ingelesez) sortzen du gaitza. Birus hori Orthopoxvirus generoan sailkatuta dago, beste birus batzuekin batera (besteak beste, baztangarena). Genero honetako birusak handiak dira, eta kate bikoitzeko DNA dute material genetikoa, simetria konplexadun nukleokapsida baten barruan [15].

Birus honek tximinoetan zein gizakiengan sortzen du gaitza. 1958an aurkitu zuen Preben von Magnus mikrobiologiak laborategiko makako batean.

Infekzioa

Gaitzaren gordailu natural nagusia animalia karraskariak dira (arratoiak, muxarrak, katagorriak...). Izenak hori aditzera eman arren, tximinoak ez dira birusaren gordailua, birusak infektatzen dituen ostalariak baizik.

Gaitzaren transmisioa bi bide ezberdinetatik gauza daiteke: transmisio zoonotikoa, birusaren eramailea den animalia batekin kontaktua izatean, ala gizakien arteko transmisioa, gaixo batek pertsona osasuntsu bat kutsatzen duenean. Bigarren kasu honetan harreman estua eta iraunkorra eman behar da gaixo batekin infektatuta izateko, beste gaixotasun birikoen aldean (gripea, COVID-19...) tximino-baztanga ez baita oso kutsakorra. Antza, txistuaren bidez edo larruazalean agertzen diren erupzioekin kontaktua egiterakoan kutsatzen da gaitza [16].

Epidemiologia

1970ean deskribatu zen, Kongoko Errepublika Demokratikoan, tximino-baztangaren lehenengo giza infekzioa. Harrezkero, Afrika Erdialdean eta Mendebaldean hainbat agerraldi gertatu dira, eta inguru hartan gaitza endemikoa da. 1997an agerraldi oso bortitza gertatu zen Kongoko Errepublika Demokratikoan [17]

2003an, ordea, gaitza Afrikatik irten eta AEBetara iritsi zen, bertan kasu ugari sortuz. Antza, Afrikatik ekarritako maskota batzuek (Cricetomys gambianus) birus patogenoa AEBetara eraman zuten[18], pertsona asko kutsatuz.

2022an gaitzaren kasu berriak Europako Mendebaldeko hainbat estatutan azaldu ziren, hala nola AEBetan eta Kanadan ere. Lehenengo kasua Erresuma Batukoa izan zen, Afrikatik etorritako bidaiari batena. Pertsonen arteko kutsapenak gaitza nabarmen hedatu zuen 2022ko maiatzean [19]. Euskal Herrian lehenengo bi kasuak 2022ko maiatzaren 25ean baieztatu ziren, Gasteizen. Ekainaren hasieran kasuak bost ziren: bi Araban, bat Gipuzkoan eta bi Bizkaian, guztiak gizonezkoak.

Sintoma klinikoak

Larruazaleko ohiko pustulak edo oilaurrak gaixo batean

Baztanga klasikoaren antzeko sintomak ditu tximino-baztangak, baina askoz arinagoak.

Inkubazio epea ez da laburra, 8-14 egun ingurukoa. Sukarra, buruko eta giharretako mina, gongoil linfatikoen hantura, nekea, eta geroago ohiko larruazaleko erupzioa (pustulak) dira sintoma nagusiak. Azken hauek aurpegian eta besoetan agertzen dira lehen, eta gero gorputzeko beste atal batzuetara hedatzen dira.

Sintomek 2-4 aste irauten dute, eta gero pertsona gehienek gaitza berez gainditzen dute [20]. Konplikazioak urriak dira, eta immunitate-sistema oso ahula dutenengan eta ume oso txikiengan gertatu ohi dira.

Diagnostikoa eta tratamendua

Gaixoaren anamnesiak eta sintomatologiak laguntza handia emango dio terapeutari diagnostikoaren zantzu batzuk izateko, hala nola testuinguru epidemiologikoak ere. Dena den, antzeko sintomak eragiten dituzten beste gaixotasun birikoekin nahas daiteke (baztanga, barizela, elgorria...). Horrenbestez, laborategiko azterketak (ELISA, PCR...) beharrezkoak dira behin-betiko diagnostikoa eman ahal izateko.

Ez dago tratamendu espezifikorik gaitz honen aurka. Kasu gehienetan gaixoaren immunitate-sistema birus patogenoari gailentzan zaio aste gutxitan. Arrisku handiko gaixoekin hainbat antibiral erabil daitezke.

Jakina da baztangaren aurkako txertoak (azken 40 urteotan erabili ez dena, baztangaren birusa 1980tik desagertuta dagoelako) babes handia ematen duela tximino-baztangaren aurka, immunitate gurutzatuaren fenomenoari esker [21].

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Fundazioa, Elhuyar. «Elhuyarren gomendioak» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  2. (Ingelesez) «WHO recommends new name for monkeypox disease» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  3. (Ingelesez) «Mpox (monkeypox)» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  4. Ana, Galarraga Aiestaran. (2022-05-19). «Alarma piztu dute Europako tximino-baztangaren kasuek» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  5. (Ingelesez) CDC. (2024-03-15). «Mpox in the U.S.» Centers for Disease Control and Prevention (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  6. (Ingelesez) «Mpox» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  7. Christodoulidou, Melissa M; Mabbott, Neil A. (2023-01-01). «Efficacy of smallpox vaccines against Mpox infections in humans» Immunotherapy Advances 3 (1)  doi:10.1093/immadv/ltad020. ISSN 2732-4303. PMID 37886620. PMC PMC10598838. (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  8. (Ingelesez) «Patient’s Guide to Mpox Treatment with Tecovirimat (TPOXX) | Mpox | Poxvirus | CDC» www.cdc.gov 2024-08-16 (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  9. (Ingelesez) Bunge, Eveline M.; Hoet, Bernard; Chen, Liddy; Lienert, Florian; Weidenthaler, Heinz; Baer, Lorraine R.; Steffen, Robert. (2022(e)ko ots. 11(a)). «The changing epidemiology of human monkeypox—A potential threat? A systematic review» PLOS Neglected Tropical Diseases 16 (2): e0010141.  doi:10.1371/journal.pntd.0010141. ISSN 1935-2735. PMID 35148313. PMC PMC8870502. (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  10. (Ingelesez) «Mpox (monkeypox)» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  11. (Ingelesez) «How scientists are racing to understand the new mpox strain in the Democratic Republic of the Congo» www.gavi.org (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  12. (Ingelesez) «WHO considers public health emergency as mpox cases mount in Africa | CIDRAP» www.cidrap.umn.edu 2024-08-05 (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  13. «MSN» www.msn.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  14. (Ingelesez) «Sweden confirms first case of mpox strain outside Africa» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  15. Basaras, M., Umaran, A. : Mikrobiologia medikoa EHU (2007), 539 orr. ISBN: 84-8373-658-6
  16. Galarraga, Ana (2019ko maiatza) Alarma piztu dute Europako tximino-baztangaren kasuek Elhuyar.eus
  17. Viruela símica MOE, 2022ko maiatza
  18. (Ingelesez) Falendysz, Elizabeth A.; Lopera, Juan G.; Lorenzsonn, Faye; Salzer, Johanna S.; Hutson, Christina L.; Doty, Jeffrey; Gallardo-Romero, Nadia; Carroll, Darin S. et al.. (2015 urr. 30). «Further Assessment of Monkeypox Virus Infection in Gambian Pouched Rats (Cricetomys gambianus) Using In Vivo Bioluminescent Imaging» PLOS Neglected Tropical Diseases 9 (10): e0004130.  doi:10.1371/journal.pntd.0004130. ISSN 1935-2735. PMID 26517839. PMC PMC4627722. (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).
  19. Epidemiological update: Monkeypox outbreak European Centre for Disease Prevention and Control, 2022ko Maiatza
  20. Monkeypox, Signs and Symptoms CDC, Center for Disease Control and Prevention
  21. Monkeypox, treatment CDC, Center for Disease Control and Prevention

Kanpo estekak

  • Mikel Garcia Martikorena: "Tximino baztanga: larrialdia lau gakotan", Berria, 2024/08/18.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q382370
  • Commonscat Multimedia: Monkeypox / Q382370

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • DOID: DOID:3292
  • CIE-10: B04
  • CIE-9: 059.01
  • ICPC-2: A76
  • eMedicine: 1134714
  • MeSH: D045908
  • Kimikako identifikadoreak
  • KEGG: H00373
  • Wd Datuak: Q382370
  • Commonscat Multimedia: Monkeypox / Q382370