Steventon (Hampshire)

Steventon
herrixka
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaHego-ekialdeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaHampshire
Non-metropolitan countyHampshire
Non-metropolitan districtBasingstoke and Deane
Geografia
Koordenatuak51°13′49″N 1°13′08″W / 51.23028°N 1.21889°W / 51.23028; -1.21889
Map
Demografia
Biztanleria195 (2021)
alt_left 95 (%48,7) (%51,3) 100 alt_right

Steventon herrixka bat da, eta 250 biztanle inguru ditu Hampshireko iparraldean, Ingalaterran. Basingstoke hiritik 7 milia hego-mendebaldera, Overton, Oakley eta North Waltham herrien artean, M3-ko 7. bidegurutzetik gertu dago.

Historia

Komunitatea 1086ko Domesdayren liburuan ageri da manor gisa, baina elizarik ez da aipatzen.[1]

Jane Austen idazlearen jaioterria da Steventon. Idazlea 1775etik 1801era bizi izan zen han, bere bizitzako lehen urteetan, gurasoekin. Gero, gurasoekin Bath-era bizitzera joan zen. Errektoretza, bere garaian, 1824. urtean, eraitsi zuten. Bertan bizi izan zen Jane Austen bere familiarekin, bere aita erretorea baitzen. Ama etxeko andre izan zen, ahizpa nagusi bakarra Cassandra margolari amateurra eta sei neba izan zituen. Zortzi seme-alaben artean Jane zazpigarrena zen. Errektoretzan idatzi zituen, Harrotasuna eta aurrejuzguak, Northanger-en Abadia eta Zentzua eta Sentsibilitatea. Erretoretza 1824 inguruan behera bota zuten arren, lekua oraindik ezki zahar ikusgarri batek markatzen du, eta uste da James anaia zaharrenak landatu zuela, aitaren parrokia oinordetzan hartu zuenak. 2011n egindako indusketa batek antzinako erretoretzaren lekua aurkitu eta mapatzeko gai izan zen, eta bere garaiko hainbat tresna berreskuratu ziren.[2] Hesitutako eremu batek eta ohartarazteko seinale batek izendatzen dute gunea gaur egun.[3]

Gobernantza

Herria, gaur egun, parrokia zibila da eta Overton, Laverstoke eta Basingstokeko Steventon pabiloien eta Deaneko Udalaren parte da. Hampshire Konderriko Kontseiluko barruti ez-metropolitar bat da udal-kontseilua.

Iruditegia

  • Steventon-eko San Nikolas eliza.
    Steventon-eko San Nikolas eliza.
  • Jane Austen omenezko idazkuna. ("Jane Austenek hemen egin zuen otoitz").
    Jane Austen omenezko idazkuna. ("Jane Austenek hemen egin zuen otoitz").
  • Gaur egun gehien bisitatzen diren lekuak San Nikolas eliza eta Jane Austenen etxea.
    Gaur egun gehien bisitatzen diren lekuak San Nikolas eliza eta Jane Austenen etxea.
  • Jane Austen etxe-museoa.
    Jane Austen etxe-museoa.

Herritar ezagunak

  • Cassandra Austen, (1773 – 1845), margolaria, Jane Austen idazlearen ahizpa eta erretratugilea.
  • Jane Austen, idazlea, (1775-1817).

Erreferentziak

  1. «The Village» Steventon Village Hampshire 12 June 2019.
  2. «Unlocking secrets from Jane Austen's Steventon home» BBC News 26 December 2012.
  3. «historical walk - Destination Basingstoke» Basington Stoke 15 October 2015.[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1231836
  • Commonscat Multimedia: Steventon, Hampshire / Q1231836

  • Lekuak
  • OSM: 3811715
  • Wd Datuak: Q1231836
  • Commonscat Multimedia: Steventon, Hampshire / Q1231836