Sozialista Herrikoiak
Sozialista Herrikoiak | |
---|---|
Datuak | |
Mota | political party in the Russian Empire (en) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Ideologia | Ukrainako eta Errusiako populismoa, sozialismo demokratikoa eta agrarian socialism (en) |
Historia | |
Sorrera | 1906 |
Aurrekoak | Trudoviks (en) |
Desagerpena | 1918 |
Alderdi Sozialista Herrikoia (errusieraz: Трудовая народно-социалистическая партия, translit.: Trudovaya Narodno-Sotsialisticheskaya Partiya edo NS) edo 1906an Alderdi Eseristaren eskuineko banaketa batetatik sortu zen alderdia izan zen. Bere jarraitzaileei enesistak deitzen zitzaien[1].
Ideologia politikoa
Enesistak, eseristen gisan, errusiar nekazal sozialismoaren aldekoak ziren, tradizio populistatik zetorren alderdi bat zen; hala ere, eseristekiko bi ezberdintasun zuten: alde batetik ez zuten eseristek defendatzen zuten atentatuen bidezko politika babesten eta legalismoaren aldeko apustua egin zuten; eta bigarrenik monarkiaren uzkailtzea ez zuten ardatz bezala hartzen, enesisten ustez, euren programa monarkia konstituzional batean betetzea ere posible zen[1].
Historia
Enesistek ez zuten sekula ere eseristek izan zuten babesa eta eragina izan. 1914an hasi zen Lehen Mundu Gerra babestu zuten, eta 1917ko Otsaileko iraultzaren ostean Errusiako Behin-behineko Gobernua baita. Guda Zibilean Armada Zuriaren alde egin zuten[1].
Taldekideak
Beren buruzagirik garrantzitsuenak Aleksei Pexekhonov (Behin-Behineko Gobernuan Elikadura ministro izan zena), Aleksandr Zarudni (Behin-behineko Gobernuan Justizia ministro) eta Nikolai Txaikovski (militante sozialista beteranoa, San Petersburgoko lehen zirkulu sozialistaren fundatzailea, baina Guda Zibilean Arkhangelsk hirian britainiarren peko gobernu zuri baten burua izandakoa) izan ziren[1].
Erreferentziak
- ↑ a b c d Enesistak (sozialista-herrikoiak), K17, 2017-05-16. CC0 Domeinu Publikoa
Kanpo estekak
- Datuak: Q954933