Sonia Jontxeva
Sonia Jontxeva | |
---|---|
(2019) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Plovdiv, 1981eko abenduaren 25a (42 urte) |
Herrialdea | Bulgaria |
Lehen hizkuntza | bulgariera |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | bulgariera |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria eta abeslaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | opera |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
sonyayoncheva.com | |
Sonia Jontxeva — bulgarieraz: Соня Йончева) — (Plovdiv, Bulgaria, 1981eko abenduaren 25a) bulgariar opera sopranoa da.[1][2]
Bizitza
Jontxeva Plovdiven jaio zen. Pianoa eta ahotsa ikasi zituen Plovdiveko Musika eta Dantza Eskola Nazionalean. Bere nerabezaroan, musikari buruzko Bulgariako telebista saio bat aurkeztu zuen. Bulgarian hainbat musika lehiaketa irabazi zituen 2000 eta 2001ean, besteak beste, bere anaiarekin batera "2000 urteko abeslariak" saria irabazi zuen Bulgariako Telebista Nazionalak antolatu eta ekoitzitako "Hit-1" lehiaketan.
Kantu klasikoko ikasketak aurreratuak egin zituen Danielle Borstekin Genevako Musika Kontserbatorioan, non master titulua lortu zuen 2009an.[3]
Diskografia
- 2015: Paris, mon amour, Valentziako Erkidogoko Orkestra Frédéric Chaslinen zuzendaritzapean (Sony)
- 2017: Handel, Academia Montis Regalis Alessandro De Marchiren zuzendaritzapean (Sony)
- 2018: The Verdi Album, Municheko Irrati Orkestra Massimo Zanettiren zuzendaritzapean (Sony)
- 2021: Rebirth, Cappella Mediterranea Leonardo García Alarcónen zuzendaritzapean (Sony)
- 2023: The Courtesan,Carlo Felice Antzokiko orkestra Marco Armiliatoren zuzendaritzapean (SY11 Productions)
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
- ↑ Auzmendi del Solar, Montserrat. (2021-06-06). «Kilate askoko ahotsa» Argia 2735: 49. (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
- ↑ (Ingelesez) «Sonya Yoncheva» Schmopera (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
Kanpo estekak
- Datuak: Q3490781
- Multimedia: Sonya Yoncheva / Q3490781