Sebastiano del Piombo
Sebastiano del Piombo | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sebastiano Luciani |
Jaiotza | Venezia, 1485 |
Herrialdea | Veneziako Errepublika |
Heriotza | Erroma, 1547ko ekainaren 21a (61/62 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Orvieto Erroma Venezia eta Viterbo |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | manierismoa Goi Pizkundea |
Genero artistikoa | erretratua margolaritza erlijiosoa margolaritza historikoa figure painting (en) |
Sebastiano del Piombo (jaiotza-izena: Sebastiano Luciani ; Venezia, 1485 - Erroma, 1547ko ekainaren 21a) italiar pintorea izan zen. Bere lanetan Veneziako eskolako kolore-aberastasuna eta Erromako tradizioa bateratzen saiatu zen. Giorgione pintorearen ikaslea izan zen Venezian, eta haren eragina darie garai hartako koadroei (Salome, 1510). 1511n jo zuen Erromara eta Rafaelen inguruko artista-taldean hasi zen lanean. 1515etik aurrera Michelangeloren laguntzaile jardun zuen eta haren moldeko lanak egin zituen: Pietà (1517), Zigorraldia (1516-1524) eta Lazaroren piztuera (1519). 1519-1530 bitartean ospe handia jaso zuen erretratugile gisa: Andrea Doria (1526), Klemente VII.a (1526). 1531n, Aita Santuaren bulda edo zigiluen zaindari (Piombo) nagusi egin zuen Klemente VII.ak eta dirutza handia egin zuen kargu hari esker.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sebastiano del Piombo |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q285423
- Multimedia: Sebastiano del Piombo / Q285423