San Alexandro Nevski eta Jaungoikoaren Amaren Babesaren eliza
San Alexandro Nevski eta Jaungoikoaren Amaren Babesaren eliza | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kanpoaldea Barnealdea Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Biarritz |
Koordenatuak | 43°29′10″N 1°33′18″W / 43.486178°N 1.554983°W / 43.486178; -1.554983 |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1890 - 1892 |
Foundation stone laying ceremony | 1890eko urriaren 1a |
Sagaratzea | 1892ko irailaren 13a |
Izenaren jatorria | Alexandro Nevski |
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
Elizbarrutia | Greek Orthodox Metropolis of France (en) |
Arkitektura | |
Materiala(k) | adreilua |
Estiloa | Byzantine Revival architecture (en) |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA64000105 |
Webgune ofiziala | |
San Alexandro Nevski eta Jaungoikoaren Amaren Babesaren eliza Biarritzen (Lapurdi) dagoen eliza ortodoxoa da, Enperatrizaren etorbidean kokatuta[1].
Historia
1879 inguruan Biarritzen oporrak ematen zituzten errusiarrek eliza bat eraikitzeko erabakia hartu zuten. Ordura arte bere errituak Villa Eugénieko areto batean egiten zuten, jadanik hotel bat zena. Aipatutako errusiarren artean leinu inperialaren kideak ere bazeuden, adibidez Alexandro III.aren emaztea zen Maria Feodorovna enperatriza, Lapurdiko kosta maite zuena. 1889an batzorde sortu eta Nikolai Nikonov (1849-1918) arkitektoari eman zioten proiektua. Lehendabiziko harria 1890eko urriaren 13an jarri eta laster bukatu zituzten lanak: 1892ko irailaren 25ean sagaratu zuten, konbidatuen artean enperadorearen lehengusua eta Errusiako enbaxadorea zen George de Beauharnais izanda. Apaizak, hasieran, Paueko eliza ortodoxotik zetozen.
Urriko Iraultza eta gero, elizak Mendebaldeko Europako Errusiako Eliza Ortodoxoen Artzapezpikua nagusia bazuen ere, 1931 eta gero, Konstantinopoliseko patriarka-hiriak zuzendu zuen. 2004ko abenduan bertoko apaiza Moskuko patriarka-hiriaren zuzendaritzapean kokatu zenean, eliztarrek (elizbarrutiaren laguntza zutenak) auzitara jo eta Paueko Auzitegiaren erabakia apaizaren kontrakoa izan zen[2].
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q2041472
- Multimedia: Russian orthodox church of Biarritz / Q2041472
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |