Roger Peyrefitte
Roger Peyrefitte | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Castres, 1907ko abuztuaren 17a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris, 2000ko azaroaren 5a (93 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Parkinsonen gaixotasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | diplomazialaria, idazlea eta eleberrigilea |
Enplegatzailea(k) | Écrits de Paris (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Roger Peyrefitte (Castres, 1907ko abuztuaren 17a - Paris, 2000ko azaroaren 5a) frantses idazlea, antzerkigilea eta diplomatikoa izan zen.
Diplomazia-ikasketak egin zituen. 1944an argitaratu zuen lehen obra, Les Amitiés particulières (1944, Adiskidetasun bereziak); ikastetxe erlijioso bateko ikasleen emozioak deskribatu zituen obra horretan. Satirazko literatura landu zuen, sarritan dokumentu-balioa duena: Les Amours singulières (1949, Amodio bereziak), La Mort d´une mère (1950, Ama baten heriotza), Les Ambassades (1951, Enbaxadak), La fin des ambassades (1953, Enbaxaden amaia), Les Fils de la lumière (1961, Argiaren semeak).
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roger Peyrefitte |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q551783
- Multimedia: Roger Peyrefitte / Q551783