Ramuntxo Arruiz
Ramuntxo Arruiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1958 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Baiona, 1980ko martxoaren 26a (21/22 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Kidetza | Iparretarrak |
Ramuntxo Arruiz (Iruñea, 1958 – Baiona, 1980ko martxoaren 26a) Iparretarrak erakunde armatuko kide bat izan zen, 1980ko martxoan Baionako suprefetaren kotxearen azpian lehergailu bat jartzen ari zela hil zena. Berarekin batera Txomin Olhagarai hil zen.
Biografia
Iruñean jaioa, 2 urte zituelarik bere gurasoak Baigorrira joan ziren, Francoren erregimenaren errepresiotik ihesi. Ikasketak 16 urterekin utzi eta okindegi batean hasi zen lanean. Gero, baso lanetan ere ibili zen. Azkenik, Baionako Ontzi-Ola enpresan lan egiten bukatu zuen. Baigorrin, herri kultur mugimenduan ibili zen: Arrola dantza taldean eta Ibai-Gorri abesbatzan parte hartu zuen.
- Datuak: Q12266472
Artikulu hau Euskal Herriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |