Pentsamendu-askatasun
Pentsamendu-askatasuna[1] bakoitzak, bere kontzientzian, edozein pentsamendu, iritzi, ideologia edo sinesmen hartu, mantendu eta aldatzeko duen gaitasuna da; eta, hala badagokio, horiek adieraztea, adierazpen-askatasunaren eta, bere esparruan, katedra-askatasunaren, askatasun zientifikoaren eta askatasun artistikoaren edo sortzeko askatasunaren objektu izatera igaroko litzatekeena. Eskubide eta askatasun nagusietako bat da; eskubide zibil eta politikotzat edo lehen belaunaldiko giza eskubidetzat jotzen direnetakoa. Historikoki kultu askatasunarekin lotuta dago, baita iritzi edo prentsa askatasunarekin ere.
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala
« | 18. atala Pertsona orok pentsamendu-kontzientzi eta erlijio-askatasunerako eskubidea du; eskubide horren barne da erlijio edo sinesmena aldatzeko askatasuna eta baita norbere erlijioa edo sinesmena bakarka nahiz taldean, jendaurrean edo pribatuan irakaskuntzaz, ihardueraz, kultuz eta aginduak gordez azaltzeko askatasuna ere. | » |
—[2] |
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q277569
- Multimedia: Freedom of thought / Q277569
Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |