Paleogeografia
Paleogeografia geologia aldietan lurrazalaren formak eta erliebea nolakoak ziren aztertzen duen jakintza da.[1] Garai bateko geografiaren azterketa da. Diziplina hau, nagusiki, geologia historikotik jorratzen da,[2] baita geografiatik ere.[3] Lurraren zientzien beste arlo batzuek ematen dituzten ebidentzietatik abiatuta berreraikuntza paleogeografikoak posible dira: estratigrafia, adierazle paleoklimatikoak, pedologia, glaziologia, paleomagnetismoa, sedimentologia, paleontologia, tektonika, etab.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q52151
- Multimedia: Palaeogeography / Q52151
Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |