Oihana Arana
Oihana Arana | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eskoriatza, 2001eko urriaren 12a (22 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria, idazlea eta aurkezlea |
Oihana Arana Cardenal (Eskoriatza, Gipuzkoa, 2001eko urriaren 12a) Gipuzkoako bertsolaria eta idazlea da.
Biografia
Arizmendi ikastolan egin zituen lehen ikasketak. Egun, Euskal Herriko Unibertsitatean Gizarte antropologia ikasten dihardu. Txikitatik izan du bertsotarako zaletasuna eta 2017[1] eta 2018an[2] Gipuzkoako eskolarteko txapelduna izan zen. 2019an Urruzunotarrak gehituz lehiaketako saridunetako bat zen. 2020an, Oñatiko Antixena Gaztetxean jokatu zen finalean, Dizdaitte sariketaren lehen edizioko txapeldun.[3]
2020an argitaratu zuen bere lehenengo eleberria Portuak. Horretaz gain Izotzetan islatuak liburu kolektiboan ere parte hartu du.
Liburuak
Eleberria
Poesia
- Lazunak azkazaletan (Susa, 2021).[5]
Liburu kolektiboak
- Izotzetan islatuak (Libero Amerika, 2020) - hainbat autore
Bertsolaritza
- Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa:
- Txapelduna (2): 2017 eta 2018.
- Zarauzko Kopla Txapelketa (1): 2021.[6]
- Dizdaitte sariketa (1): 2020.[3]
Bestelakoak
- 2023an Azken oturuntza ikuskizun «hibridoa» aurkeztuko zuen Haizea Arana, Leire Vargas eta Aner Peritzekin batera.[7]
- 2022an Erre ikuskizuna oholtzaratu zuen Aner Euzkitze, Haizea Arana eta Leire Vargasekin batera.[8]
- 2022an Berezkoa Ta Naturala (Argia) Bertsolari Txapelketa Nagusiaren gaineko bideo-podcastean hartu zuen parte Leire Vargas, Aner Peritz eta Haizea Arana bertsolariekin batera.
Erreferentziak
- ↑ «Oihana Arana Gipuzkoako eskolarteko txapeldun» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-18).
- ↑ «Oihana Arana Cardenal eskoriatzarrak irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketa - Eskoriatza» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-18).
- ↑ a b «Oihana Arana 'Dizdaitte' sariketaren lehen edizioko txapeldun» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
- ↑ «portuak. Oihana Arana. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
- ↑ «Oihana Aranaren poesiaz lazunak azkazaletan» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-06-10 (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
- ↑ «Oihana Aranak irabazi du XIV. Kopla Txapelketako zintzarria - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-17).
- ↑ Sarasola, Ainhoa. «Etenaren aldaera ugariak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
- ↑ «“Antzezlanak badu gazitik, eta badu gozotik ere; umoretik ere egin daiteke kritika" - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
Kanpo estekak
- BDB Bertsolaritzaren datu-basea
- Oihana AranaTwitter
- Oihana AranaFacebook
- Datuak: Q100528454