Oihana Aldai
Oihana Aldai | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2019) Irudi gehiago | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Aretxabaleta, 1992ko maiatzaren 6a (32 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | futbol atezaina | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 1,62±0,001 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Oihana Aldai Aranzabal (Aretxabaleta, 1992ko maiatzaren 6a) gipuzkoar futbolaria ohia da, atezain postuan jokatzen zuen.
Ibilbidea
Leintz haraneko taldeetan hasi zen jokatzen, Arizmendin eta Arrasaten, bai eta Eibarren ere. Bigarren mailan bi urte egin zituen Añorgan eta Lehen Mailan Oiartzunekin egin zuen debuta.[1] Bi urteren ondoren taldea jeitsi zenean Zaragoza CFF taldeak fitxatu zuen. 2018-19 denboraldian Errealean jokatu zuen eta Erreginaren Kopa irabazi zuen.[2] Hurrengo urtean Eibarrera joan zen baina jokatzeko aukera gutxi zituela ikusita 2020ko urtarrilean Eibar utzi eta Pozoalbensera joan zen, Cordobako Pozoblanco herriko taldera.[3]
2020ko martxoan COVID-19 pandemiak liga eten zuen eta Oihana Aldai ikasketaz erizaina denez jaioterrira itzuli eta Zumarragako Ospitalean lanean jardutea erabaki zuen.[3][4]
2020ko uztailean Gijongo Sportingera joan zen eta bertan egin zuen bere azken denboraldia.[5] Hamazazpi urteko ibilbidearen ondoren, 2021eko abuztuaren 7an futbol profesionala uzteko erabakia hartu zuen.[6][7]
Taldeak
Urteak | Taldea | Maila |
---|---|---|
2008-2009 | Arrasate | Gipuzkoako Erregionala |
2009-2011 | Eibar B | Gipuzkoako Erregionala |
2011-2013 | Arrasate | Gipuzkoako Erregionala |
2013-2015 | Añorga | 2. maila |
2015-2017 | Oiartzun | Lehen maila |
2017-2018 | Zaragoza CFF | Lehen maila |
2018-2019 | Real Sociedad | Lehen maila |
2019-2020 | Eibar | Lehen maila |
2020 | Pozoalbense | 2. maila |
2020-2021 | Gijongo Sporting |
Palmaresa
- Erreginaren Kopa (1): 2019
Erreferentziak
- ↑ a b «OIHANA: Oihana Aldai Aranzabal (Portera)» www.aupaathletic.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).
- ↑ «Erreginaren Kopako irabazle Realarekin eta GSRko langile — TUlankide MONDRAGON» www.tulankide.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).
- ↑ a b Gascon, Ainara Arratibel. ««Hasieratik argi izan nuen lagundu egin nahi nuela»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
- ↑ «Oihana Aldai atezainak utzi egin du Pozoalbense taldea - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Oihana Aldai, refuerzo para el femenino» La Nueva España 2020-07-24 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
- ↑ «https://twitter.com/oihanaaldai/status/1423980364977090565» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
- ↑ «Hamazazpi urteren ostean, futboletik erretiroa hartuko du Oihana Aldaik - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
Kanpo estekak
- Oihana Aldai (@OihanaAldai) | Twitter
- Datuak: Q37633411
- Multimedia: Oihana Aldai / Q37633411