Niauxko haitzuloa
Niauxko haitzuloa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Okzitania |
Departamendua | Ariège |
Barruti | Foixeko barrutia |
Kantonamendu | canton of Tarascon-sur-Ariège |
Frantziako udalerri | Niaux |
Koordenatuak | 42°49′15″N 1°35′37″E |
Ezaugarriak | |
Garaiera | 700 m |
Luzera | 2 km. |
Margoak | bai |
Niauxko haitzuloa (frantsesez Grotte de Niaux) Frantziako hegoaldeko Ariège departamenduan kokatutako Vicdessos haranean dagoen haitzulo bat da, Pirinoetan, Niaux udalerritik hurbil eta Tarascon-sur-Ariège udalerritik 7 kilometrotara.
Bertan 800 metro barna sartu ezkero, Areto Beltza delakoa topa daiteke, bikain kontserbatutako ehunen bat abereen margoez osatutako errotonda natural bat da. Orain dela 13.000 urte eginak, Magdaleniar aroan, lerro beltzez irudikatutako margo hauek eskualde honetako historiaurreko abereak irudikatzen dituzte, haien artean bisonteak, zaldiak (gaur egungo Euskal Herriko pottokak), oreinak eta piriniotar basahuntzak.
Iruditegia
- Haitzulorako sarrera eta Massimiliano Fuksasen eskultura, La Vaecholo muinotik ikusita.
- Niauxko hormetako bisonteen erreplika.
Kanpo estekak
- Niauxko haitzuloaren webgunea. (Ingelesez)
- Datuak: Q264242
- Multimedia: Grotte de Niaux / Q264242