Nakuru Aintzirako Parke Nazionala

Nakuru Aintzirako Parke Nazionala
II. maila: parke nazional
Datu orokorrak
MotaParke nazional
Azalera188 km²
Geografia
Map
Koordenatuak0°22′S 36°05′E / 0.37°S 36.08°E / -0.37; 36.08

Nakuru Aintzirako Parke Nazionala Nakuru hiritik gertu Kenyan dagoen parke ospetsu bat da. Masai Mara parkearen atzetik, bisitari gehien jasotzen duen Kenyako parkea da. Nairobitik 157 kilometrora dago, Rift Haran Handian, eta 188 km² ditu. Hegazti migratzaileentzat garrantzi handia du, haientzat babestoki baita. Zalantzarik gabe parke honekin lotzen den espezie nagusia flamenkoa da (Phoenicopterus). Nakuru hitza masai herriaren hizkuntzan "hautsez betea" esan nahi du. Aintzirako urak oso alkalinoak dira, eta horrek algen eta zooplanktonen ugaritasuna justifikatzen du.[1]

Parkearen espezie nagusiak

Parkean 450 hegazti espezie (90, akuatikoak) aurki daitezke. Horietatik 50 dira ugaztun espezieak. Aipagarri dira:

  • Errinozero zuriak eta errinozero beltzak: 60 inguru daude, eta etengabe basozainen zaintzapean daude.
  • Babuinoak
  • Ugandatik ekarritako Rothschild jirafak, arriskuan Ugandako gerra zibilaren ondorioz.

Erreferentziak

  1. https://web.archive.org/web/20100430230603/http://www.kws.go.ke/parks/parks_reserves/LNNP.html

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Nakuru parkeari buruzko informazioa: [1][Betiko hautsitako esteka]
  • (Ingelesez) Kenia Wildlife Service: [2]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q313071
  • Commonscat Multimedia: Lake Nakuru National Park / Q313071

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 239679650
  • GND: 7571886-8
  • LCCN: sh93009043
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q313071
  • Commonscat Multimedia: Lake Nakuru National Park / Q313071