Muntiak
Muntiak | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Cervidae |
Leinua | Muntiacini |
Generoa | Muntiacus |
Espeziea | Muntiacus muntjak Zimmermann 1780[2] |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 180 egun |
Habitat | baso |
Eguneko zikloa | cathemeral (en) |
Genomaren kokapena | dnazoo.org… |
Muntiak (Muntiacus muntjak) Muntiacus generoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Cervinae subfamilia eta Cervidae familian sailkatuta dago.
Artiodaktiloen ordenako eta zerbidoen familiako hausnarkari txiki hau metro bete inguru luze eta 45 bat cm garai izaten da. Adarrak erdialderaino larruazal iledunez estaliak izaten ditu, motzak eta punta-kakodunak. Arrek letagin sendoa dute. Gaztaina koloreko arrea du ilea, sabelaldean zurixka. Haragi gihartsua eta aho-gozo onekoa du. Bakarka edo bikoteak osatuz bizi da. Bizi-eremuak Indiako, Nepalgo, Txinako eta Malaia Uhartediko baso hezeak ditu[3].
Azpiespezieak
Muntiakak 15 azpiespezie ditu:
- M. m. annamensis, Indotxina
- M. m. aureus, India kontinentala
- M. m. bancanus, Belitung eta Bangka uharteak
- M. m. curvostylis, Thailandia
- M. m. grandicornis, Birmania
- M. m. malabaricus, hegoaldeko India eta Sri Lanka
- M. m. montanus, Sumatra
- M. m. muntjak, Java eta hegoaldeko Sumatra
- M. m. nainggolani, Bali eta Lombok uharteak
- M. m. nigripes, Vietnam eta Hainan uhartea
- M. m. peninsulae, Malaysia
- M. m. pleicharicus, hegoaldeko Borneo
- M. m. robinsoni, Bintan eta Lingga uharteak
- M. m. rubidus, iparraldeko Borneo
- M. m. vaginalis, Birmaniatik hego-mendebaldeko Txinaraino
Erreferentziak
Kanpo estekak
- 'Muntiacus muntjak'ri buruzko informazioa Mammals of The World datubasean
- Datuak: Q533451
- Multimedia: Muntiacus muntjak / Q533451
- Espezieak: Muntiacus muntjak