Misszhouia

Misszhouia
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
OrdenaNektaspida (en) Itzuli
FamiliaNaraoiidae (en) Itzuli
Generoa Misszhouia
[[|]]

Misszhouia Kanbriar garaian bizi izan zen artropodo bat da, gaur egun iraungita dagoena. Duela 525 milioi urte bizi izan zen. Espezie bakarra ezagutzen da, Misszhouia longicaudata.

Etimologia

Chengjiang biotako fosilak prestatzeko zuen trebeziagatik ezaguna zen "Miss Zhou" (Gui-qing Zhou) andrearen omenez ezarri zitzaion Misszhouia izena[1].

Aurkikuntza eta taxonomia

Zhang eta Hou paleontologoek 1985 urtean aurkitu eta deskribatu zuten Maotianshan Shales aztarnategi txinatarrean. Hasiera batean Naraoia generoaren barnean kokatu zuten Naraoia compacta-rekin batera eta Naraoia longicaudata izena eman zioten baina 1997 urtean desberdintasun nabarmenak ikusi eta bere genero propioa eratu zuten. Genero biek Naraoiidae familia osatzen dute gaur egun[2].

Harry B. Whittingtonek "gorputz biguneko trilobitea" zela esan zuen[3], gaur egun horrela baieztatzen ez bada ere araknomorfoen taldearen parte kontsideratzen da, trilobiteak bezala.

Deskribapena

Misszhouia longicaudata 6 cm-ko luzerako animalia zapala zen[4]. Kaltzifikatu gabeko zefalona (burua) eta pigidioa (isatsa) zituen, tartean segmenturik gabe. Bi atalen artean gorputza estutu egiten zitzaion. Burutik segmentaturiko bi antena ateratzen zitzaizkion aurrealderantz eta bildutako fosiletan ez zaizkio begirik aurkitu. Digestio aparatuak diametro txikia zuen eta buru aldean lau digestio poltsa zituen[5]. 25 hanka pare zituen[4], oinarri beretik bi punta ateratzen zitzaizkiola, Naraoia eta trilobiteen gisara. Hanken bukaeran arantzak zituen.

Naraoia eta Misszhouia

Naraoia-k honako ezaugarri hauek zituen Misszhouia-tik bereizteko:

  • Digestio aparatu handiagoa, adarkadurek ia zefalon guztia hartzen zutela.
  • Urdail puztua, lokatzez betea.
  • Antenak alboetara tolestuta[1].

Bizimodua

Naraoideak itsaso hondoko elikagaien biltzaileak ziren baina Misszhouia harraparia edo sarraskijalea izango zela pentsatzen da, digestio aparatu txikiak nutrizio balio handiko elikagaiak eskuratzen zituela erakusten baitu[1].

Erreferentziak

  1. a b c Chen, J.-Y., G.D. Edgecombe and L. Ramskjöld. (1997). Morphological and ecological disparity in naraoiids (Arthropoda) from the Early Cambrian Chengjiang Fauna, China.. Records of the Australian Museum 49(1), 1-24 or..
  2. «Genus †Misszhouia - Hierarchy - The Taxonomicon» www.taxonomy.nl (Noiz kontsultatua: 2019-05-06).
  3. «Misszhouia Soft Bodied Trilobite» www.fossilmall.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-06).
  4. a b L. Ramskold, J.-Y. Chen, G.D. Edgecombe, and G.-Q. Zhou. (1996). Preservational folds simulating tergite junctions in tegopeltid and naraoiid arthropods. Lethaia 29:, 15-20 or. ISBN 0024-1164..
  5. «Stunning Soft-Bodied Naraoiid Arthropod (Misszhouia)» FossilEra (Noiz kontsultatua: 2019-05-06).

Kanpo estekak

  • www.fossilmuseum.net
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1939241
  • Commonscat Multimedia: Misszhouia / Q1939241

  • Datu taxonomikoak
  • GBIF: 4633731
  • Paleobiology Database: 259147
  • Wd Datuak: Q1939241
  • Commonscat Multimedia: Misszhouia / Q1939241