Miren Tirapu
Miren Tirapu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1981 (42/43 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea |
Miren Tirapu Goikoetxea (Iruñea, Nafarroa, 1981) nafar antzerkigilea da.
Bizitza
Iruñean jaio zen 1981ean. Interpretazio zinematografikoan diplomaduna eta zuzendaritza eszenikoan aditua da.Kultur eta gizarte antropologian graduatua ere bada. 2016an Beheko Larraine antzerki konpainia sortu zuen Nafarroatik euskal sorkuntza bultzatzeko. [1] Atte hil aurretik bere lehen lana izan zen eta Manifestu bat antzezlanarekin jarraitu zuen ibilbidea. Azken honekin, aktore hoberenari saria jaso zuen Libanoko Woman´s monodrama jaialdian.
Leitzako kultur teknikaria ere bada.
2019an bere lehenengo liburua argitaratu zuen, Bazterreko ahotsak izenburuduna.[2]
Idazlanak
Antzerkia
- Bazterreko ahotsak (2019, Susa)
Filmografia
- Intimidad (2022)
- Irati (2023)
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «Miren Tirapu llevará a cabo un cursillo-taller intensivo de energía y expresión no verbal» Diario Vasco 2008ko azaroaren 29a (Noiz kontsultatua: 2020ko urtarrilaren 23a).
- ↑ Gurrutxaga Uranga, Amagoia. (2019ko abenduaren 5a). «Antzerkiaren ispilu izateko, Ganbila» Berria (Noiz kontsultatua: 2020ko urtarrilaren 23a).
Kanpo estekak
- behekolarraine.eus/ webgunean bere ibilbidea jarraitu daiteke.
- Datuak: Q83485919
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |