Mari Treku
Mari Treku | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Senpere, 1927 |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Ahetze, 2005 (77/78 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mattin Treku |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Mari Treku, jaiotza izenez Mari Olandegi[1] (Senpere, Lapurdi, 1927 – Ahetze, 2005) euskal idazlea izan zen. Mattin Treku bertsolariaren emaztea izan zen eta hari buruzko liburua idatzi zuen.
Biografia
Senperen sortua eta familiarekin Arbona Jangurdoinera bizitzera joana. Bertsolari famatuarekin 1947ko uztailaren 9an ezkondu eta Ahetze Mulienea etxean bizi izan zen; seme bakarra, Jean-Pierre, izan zuten. Senarrari buruzko liburuaz gain, Herria astekarian Ahetzeko kronikak eta bertsoak idatzi zituen[2]. Gure Irratian ere istorioak kontatzen zituen.
Lanak
- Mattin, nere gizona, Auspoa, 1982[3].
- Mattin bertsularia, Auspoa, 2006[4]. Aurreko lana eta senarraren Ahal dena eta Etxe xokotik kantari biltzen ditu.
Erreferentziak
- ↑ Martin Treku Mattin, Bidegileak bilduma. Ikus 16.or.
- ↑ Itxaro Borda, Emakumeak idazle, Txertoa, Donostia-Ziburu, 1984.
- ↑ Liburua irakurgai Euskaltzaindiaren webgunean.
- ↑ Liburua irakurgai.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- Elkarrizketa Argian.
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Datuak: Q12263041