Margarita Lecuona
Margarita Lecuona | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Habana, 1910eko apirilaren 18a |
Herrialdea | Kuba |
Heriotza | New Jersey (mul) , 1981eko martxoaren 19a (70 urte) |
Familia | |
Aita | Eugenio Lecuona Casado |
Familia | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta musikagilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Musika instrumentua | ahotsa |
Margarita Lecuona (Habana, 1910ko apirilaren 18a - New Jersey, 1981eko martxoaren 19a) kantari eta konpositore kubatarra izan zen, eta Babalú eta Tabú bezalako afro-kubar kantak konposatu zituen.[1][2]
Biografia
Familian musika zaletasuna hedatua zen, eta musikagile kubatar ezagunak ziren senideakk, Ernestina eta Ernesto Lecuona anai-arrebak[3]. Eugenio Lecuona New Yorkeko kontsul kubatarra zen Margaritaren aita.
Habanako Nuestra Señora de las Mercedes ikastetxera eta Sepúlveda ikastetxera joan zen, La Habanako Institutuan bigarren hezkuntza hasi baino lehen.[2] Julia Lucignanirekin kantua eta Eulalia Santanarekin pianoa ikasi zituen, Clara Romero de Nicolaren gitarra ikastei aurretik. Dantza ere ikasi zuen Habanako Balet Eskolan, Nikolai Yavorsky balet-maisuarekin, eta azken honen zenbait lanetan aritu zen.[1]
1930ean, ikasten ari zela, "Soñadora" idatzi zuen, gitarra jotzen kantatzen zuena.[2] Hainbat ekoizpen eszeniko egin ondoren, 1942an, bikote bat sortu zuen Olga Luquerekin, eta gero Lecuona Cuban Girls izeneko talde bat (Alicia Yanes y Coralia Burguetekin), eszenatokietan eta irratian aritu zena. 1940ko hamarkadan idatzi zituen bere abesti ezagunenak Tabú eta Babalú. Tabúk arrakasta izan zuen Arthur Lyman eta Les Baxterrek kantatu zutenean; Babalúk, berriz, arrakasta izan zuen Desi Arnaz kantariarekin (eta Miguelito Valdésekin)[4].
Pepe Armil aktore argentinarrarekin ezkondu zen 1947an, eta Buenos Airesera joan zen bizitzera, 1957an. Handik, Txile, Uruguai, Bolivia, Peru, Brasil eta Mexikora mugitu izan zen biretan, irratian zein eszenatokietan aritzeko.[1]
1969an, familiarekin mugitu zen Estatu Batuetara. New Jerseyn hil zen 1981ean.[2]
Erreferentziak
- ↑ a b c Fajardo, Ramón. (18 August 2017). Margarita Lecuona. Habana Radio. Aipuaren errorea: Invalid
<ref>
tag; name "hr" defined multiple times with different content - ↑ a b c d Margarita Lecuona. Ecured. Aipuaren errorea: Invalid
<ref>
tag; name "ecured" defined multiple times with different content - ↑ (Gaztelaniaz) https://www.cubaencuentro.com,+Cubaencuentro com & Manuel Desdin. «La prima lejana de los Lecuona» www.cubaencuentro.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mujeres que hacen ruido: Margarita Lecuona» Somos Ruidosa (Noiz kontsultatua: 2022-01-10).
Kanpo estekak
- Babalú kanrtuaren bertsio bat.
- Datuak: Q1306750