Maratoia Udako Olinpiar Jokoetan
Maratoia Olinpiar jokoetan korrika Olinpiar Jokoetako atletismoan egiten den kirol proba bat da. Gizonen maratoia 1896an hasi zen eta emakumeena, 1984an.
Aurrekariak
K. a. 490. urtean, Grezian, Maratongo Guduan greziarrek persiarrak mendean hartu zituzten. Herodotok, Plutarkok eta Luzianok jaso zuten garaipenaren berri eta, bertsioak bertsio, kondairak dio Filipidesek Maratonetik Atenaserako bidea korrika egin zuela albistea jakinarazteko, eta misioa bete ondoren hil zela. Horixe da maratoi modernoaren oinarria eta askok uste dute probaren 42,175 kilometro horiek Maraton eta Atenasen arteko distantzia direla. Baina bi puntuen artean 200dik gora kilometro daude[1].
Historia
Lehen Olinpiar Joko modernoetan (Atenas, 1896) 40 kilometroko lasterketa prestatu zuten. Handik lau urtera, Parisko jokoetan ere neurri bera aukeratu zuten, oso zehatzak izan ez baziren ere: helmugara iritsi ziren maratoilariek 40,260 kilometro egin zituzten[1].
1908ko Londresko jokoetan Windsorretik Londreserako 40 kilometro inguruko ibilbidea prestatu nahi izan zuten, errege familia Windsorren bizi zela aprobetxatuz. Lasterketa errege jauregitik bertatik abiatuta, bertan bizi zirenek etxetik irteteko beharrik ere ez zuten izango probaren hasiera erosotasun osoz ikusteko. Eta, hala, maratoia errege-erreginen leihopean hasi zen. White City estadioko errege-palkora iristeko 42,175 metro egin behar zituzten[1].
Bada, joko haietan distantzia gehituak emaitzan eragina izan zuen. Dorando Pietri italiarrak 39. kilometroan hartu zuen lasterketa burua eta 40.ean erraz ari zen. Baina estadiora iristean pott egin zuen eta behin eta berriro erori zen. Ingurukoek –besteak beste, Arthur Conan Doyle idazleak– aldiro altxatzen lagundu zioten eta, helmugara iristen lehena izan arren, laguntza horren erruz deskalifikatu zuten[1].
Stockholmen (1908) 40,200 kilometro egin zituzten eta hurrengo joketan, Anberesen, inoizko maratoi olinpikorik luzeena egin zen: 42,750 kilometro. Azkenean, 1921ean distantzia behin betiko finkatzea erabaki zuten, 42,175 kilometrotan hain zuzen ere[1].
Dominak
Gizonezkoak
Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
---|---|---|---|
1896 Atenas xehetasunak | Spyridon Louis (GRE) 2:58:50 | Charilaos Vasilakos (GRE) 3:06:03 | Gyula Kellner (HUN) 3:06:35 |
1900 Paris xehetasunak | Michel Théato (FRA)[2][3] 2:59:45 | Émile Champion (FRA) 3:04:17 | Ernst Fast (SWE) 3:37:14 |
1904 St. Louis xehetasunak | Thomas Hicks (USA) 3:28:53 | Albert Corey (FRA)[4][5] 3:34:52 | Arthur Newton (USA) 3:47:33 |
1908 Londres xehetasunak | Johnny Hayes (USA) 2:55:18.4 | Charles Hefferon (RSA) 2:56:06.0 | Joseph Forshaw (USA) 2:57:10.4 |
1912 Estokolmo xehetasunak | Ken McArthur (RSA) 2:36:54.8 | Christian Gitsham (RSA) 2:37:52.0 | Gaston Strobino (USA) 2:38:42.4 |
1920 Anberes xehetasunak | Hannes Kolehmainen (FIN) 2:32:35.8 | Jüri Lossmann (EST) 2:32:48.6 | Valerio Arri (ITA) 2:36:32.8 |
1924 Paris xehetasunak | Albin Stenroos (FIN) 2:41:22.6 | Romeo Bertini (ITA) 2:47:19.6 | Clarence DeMar (USA) 2:48:14.0 |
1928 Amsterdam xehetasunak | Boughera El Ouafi (FRA) 2:32:57 | Manuel Plaza (CHI) 2:33:23 | Martti Marttelin (FIN) 2:35:02 |
1932 Los Angeles xehetasunak | Juan Carlos Zabala (ARG) 2:31:36 | Sam Ferris (GBR) 2:31:55 | Armas Toivonen (FIN) 2:32:12 |
1936 Berlin xehetasunak | Sohn Kee-chung (JPN)[6] 2:29:19.2 | Ernest Harper (GBR) 2:31:23.2 | Nam Sung-yong (JPN)[6] 2:31:42.0 |
1948 Londres xehetasunak | Delfo Cabrera (ARG) 2:34:51.6 | Tom Richards (GBR) 2:35:07.6 | Étienne Gailly (BEL) 2:35:33.6 |
1952 Helsinki xehetasunak | Emil Zátopek (TCH) 2:23:03.2 | Reinaldo Gorno (ARG) 2:25:35.0 | Gustaf Jansson (SWE) 2:26:07.0 |
1956 Melbourne xehetasunak | Alain Mimoun (FRA) 2:25:00 | Franjo Mihalić (YUG) 2:26:32 | Veikko Karvonen (FIN) 2:27:47 |
1960 Erroma xehetasunak | Abebe Bikila (ETH) 2:15:16.2 | Rhadi Ben Abdesselam (MAR) 2:15:41.6 | Barry Magee (NZL) 2:17:18.2 |
1964 Toki xehetasunak | Abebe Bikila (ETH) 2:12:11.2 | Basil Heatley (GBR) 2:16:19.2 | Kōkichi Tsuburaya (JPN) 2:16:22.8 |
1968 Mexiko Hiria xehetasunak | Mamo Wolde (ETH) 2:20:26 | Kenji Kimihara (JPN) 2:23:31 | Mike Ryan (NZL) 2:23:45 |
1972 Munich xehetasunak | Frank Shorter (USA) 2:12:19 | Karel Lismont (BEL) 2:14:31 | Mamo Wolde (ETH) 2:15:08 |
1976 Montreal xehetasunak | Waldemar Cierpinski (GDR) 2:09:55 | Frank Shorter (USA) 2:10:45 | Karel Lismont (BEL) 2:11:12} |
1980 Mosku xehetasunak | Waldemar Cierpinski (GDR) 2:11:03 | Gerard Nijboer (NED) 2:11:20 | Satymkul Dzhumanazarov (URS) 2:11:35 |
1984 Los Angeles xehetasunak | Carlos Lopes (POR) 2:09:21 | John Treacy (IRL) 2:09:56 | Charlie Spedding (GBR) 2:09:58 |
1988 Seul xehetasunak | Gelindo Bordin (ITA) 2:10:32 | Douglas Wakiihuri (KEN) 2:10:47 | Ahmed Salah (DJI) 2:10:59 |
1992 Bartzelona xehetasunak | Hwang Young-cho (KOR) 2:13:23 | Kōichi Morishita (JPN) 2:13:45 | Stephan Freigang (GER) 2:14:00 |
1996 Atlanta xehetasunak | Josia Thugwane (RSA) 2:12:36 | Lee Bong-ju (KOR) 2:12:39 | Erick Wainaina (KEN) 2:12:44 |
2000 Sydney xehetasunak | Gezahegne Abera (ETH) 2:10:11 | Erick Wainaina (KEN) 2:10:31 | Tesfaye Tola (ETH) 2:11:10 |
2004 Atenas xehetasunak | Stefano Baldini (ITA) 2:10:55 | Meb Keflezighi (USA) 2:11:29 | Vanderlei de Lima (BRA) 2:12:11 |
2008 Beijing xehetasunak | Samuel Wanjiru (KEN) 2:06:32 | Jaouad Gharib (MAR) 2:07:16 | Tsegay Kebede (ETH) 2:10:00 |
2012 Londres xehetasunak | Stephen Kiprotich (UGA) 2:08:01 | Abel Kirui (KEN) 2:08:27 | Wilson Kipsang Kiprotich (KEN) 2:09:37 |
2016 Rio de Janeiro xehetasunak | Eliud Kipchoge (KEN) 2:08:44 | Feyisa Lelisa (ETH) 2:09:54 | Galen Rupp (USA) 2:10:05 |
2020 Tokio xehetasunak | Eliud Kipchoge (KEN) 2:08:38 | Abdi Nageeye (NED) 2:09:58 | Bashir Abdi (BEL) 2:10:00 |
2024 Paris xehetasunak | Tamirat Tola (ETH) 2:06:26 | Bashir Abdi (BEL) 2:06:47 | Benson Kipruto (KEN) 2:07:00 |
Herrialdearen arabera
Rankinga | Herrialdea | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | Etiopia (ETH) | 5 | 1 | 3 | 9 |
2 | Kenya (KEN) | 3 | 3 | 2 | 8 |
3 | Ameriketako Estatu Batuak (USA) | 3 | 2 | 5 | 10 |
4 | Frantzia (FRA) | 3 | 2 | 0 | 5 |
5 | Hego Afrika (RSA) | 2 | 2 | 0 | 4 |
6 | Italia (ITA) | 2 | 1 | 1 | 4 |
7 | Argentina (ARG) | 2 | 1 | 0 | 3 |
8 | Finlandia (FIN) | 2 | 0 | 3 | 5 |
9 | Ekialdeko Alemania (GDR) | 2 | 0 | 0 | 2 |
10 | Japonia (JPN) | 1 | 2 | 2 | 5 |
11 | Grezia (GRE) | 1 | 1 | 0 | 2 |
Hego Korea (KOR) | 1 | 1 | 0 | 2 | |
13 | Portugal (POR) | 1 | 0 | 0 | 1 |
Txekoslovakia (TCH) | 1 | 0 | 0 | 1 | |
Uganda (UGA) | 1 | 0 | 0 | 1 | |
16 | Britainia Handia (GBR) | 0 | 4 | 1 | 5 |
17 | Herbehereak (NED) | 0 | 2 | 0 | 2 |
Maroko (MAR) | 0 | 2 | 0 | 2 | |
19 | Belgika (BEL) | 0 | 1 | 3 | 4 |
20 | Estonia (EST) | 0 | 1 | 0 | 1 |
Irlanda (IRL) | 0 | 1 | 0 | 1 | |
Jugoslavia (YUG) | 0 | 1 | 0 | 1 | |
Txile (CHI) | 0 | 1 | 0 | 1 | |
24 | Suedia (SWE) | 0 | 0 | 2 | 2 |
Zeelanda Berria (NZL) | 0 | 0 | 2 | 2 | |
26 | Alemania (GER) | 0 | 0 | 1 | 1 |
Brasil (BRA) | 0 | 0 | 1 | 1 | |
Djibuti (DJI) | 0 | 0 | 1 | 1 | |
Hungaria (HUN) | 0 | 0 | 1 | 1 | |
Sobietar Batasuna (URS) | 0 | 0 | 1 | 1 | |
Guztira (30 herrialdea) | 30 | 29 | 29 | 88 |
Emakumezkoak
Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
---|---|---|---|
1984 Los Angeles xehetasunak | Joan Benoit (USA) 2:24:52 | Grete Waitz (NOR) 2:26:18 | Rosa Mota (POR) 2:26:57 |
1988 Seul xehetasunak | Rosa Mota (POR) 2:25:40 | Lisa Martin (AUS) 2:25:53 | Katrin Dörre (GDR) 2:26:21 |
1992 Bartzelona xehetasunak | Valentina Yegorova (EUN) 2:32:41 | Yuko Arimori (JPN) 2:32:49 | Lorraine Moller (NZL) 2:33:59 |
1996 Atlanta xehetasunak | Fatuma Roba (ETH) 2:26:05 | Valentina Yegorova (RUS) 2:28:05 | Yuko Arimori (JPN) 2:28:39 |
2000 Sydney xehetasunak | Naoko Takahashi (JPN) 2:23:14 | Lidia Șimon (ROU) 2:23:22 | Joyce Chepchumba (KEN) 2:24:45 |
2004 Atenas xehetasunak | Mizuki Noguchi (JPN) 2:26:20 | Catherine Ndereba (KEN) 2:26:32 | Deena Kastor (USA) 2:27:20 |
2008 Beijing xehetasunak | Constantina Tomescu (ROU) 2:26:44 | Catherine Ndereba (KEN) 2:27:06 | Zhou Chunxiu (CHN) 2:27:07 |
2012 Londres xehetasunak | Tiki Gelana (ETH) 2:23:07 | Priscah Jeptoo (KEN) 2:23:12 | Tatyana Petrova Arkhipova (RUS) 2:23:29 |
2016 Rio de Janeiro xehetasunak | Jemima Sumgong (KEN) 2:24:04 | Eunice Kirwa (BRN) 2:24:13 | Mare Dibaba (ETH) 2:24:30 |
2020 Tokio xehetasunak | Peres Jepchirchir (KEN) 2:27:20 | Brigid Kosgei (KEN) 2:27:36 | Molly Seidel (USA) 2:27:46 |
2024 Paris xehetasunak | Sifan Hassan (NED) 2:22:55 | Tigst Assefa (ETH) 2:22:58 | Hellen Obiri (KEN) 2:23:10 |
Dominak
Rankinga | Herrialdea | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | Kenya (KEN) | 2 | 4 | 1 | 7 |
2 | Japonia (JPN) | 2 | 1 | 1 | 4 |
3 | Etiopia (ETH) | 2 | 0 | 1 | 3 |
4 | Errumania (ROM) | 1 | 1 | 0 | 2 |
5 | Ameriketako Estatu Batuak (USA) | 1 | 0 | 2 | 3 |
6 | Portugal (POR) | 1 | 0 | 1 | 2 |
7 | Talde Bateratua (EUN) | 1 | 0 | 0 | 1 |
8 | Errusia (RUS) | 0 | 1 | 1 | 2 |
9 | Australia (AUS) | 0 | 1 | 0 | 1 |
Bahrain (BRN) | 0 | 1 | 0 | 1 | |
Norvegia (NOR) | 0 | 1 | 0 | 1 | |
12 | Ekialdeko Alemania (GDR) | 0 | 0 | 1 | 1 |
Txina (CHN) | 0 | 0 | 1 | 1 | |
Zeelanda Berria (NZL) | 0 | 0 | 1 | 1 | |
Guztira (14 herrialdea) | 10 | 10 | 10 | 30 |
Erreferentziak
- ↑ a b c d e Irazustabarrena, Nagore. (2017-12-24). «Errege alferren neurriko maratoia» Argia CC-BY-SA lizentzia.
- ↑ Sometimes listed as representing Luxembourg.
- ↑ Paris 1900 marathon men Results - Olympic athletics. .
- ↑ Dokumenturik gabe iritsi ondoren, Frantziako migratzailea zen Albert Corey talde mistoan lehiatu zela agertu ohi da, beste lau estatubatuarrekin, lau miliako lasterketan, baina AEBko kirolari gisa maratoian. Gaur egun, Batzorde Olinpikoak Frantziari esleitzen dio domina hau eta taldekoa talde misto bati.
- ↑ St. Louis 1904 Athletics Marathon Men Results. .
- ↑ a b Sohn Kee-chung eta Nam Sung-yong korearrak ziren. Batzorde Olinpikoak Korearen inbasio japoniarraren ondorioz Japoniari esleitzen dizkio euren dominak. Koreako ordezkari guztiek japoniar izenak erabili behar zituzten eta Japoniaren banderapean lehiatu. Hala ere, iturri batzuetan korear gisa agertzen da.
Kanpo estekak
- Datuak: Q637848
- Multimedia: Olympic marathons / Q637848