María Pachón
María Pachón | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Pachón Monge |
Jaiotza | La Zarza-Perrunal (en) , 1981 (42/43 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Espainiako Aire Armada |
María Pachón Monge (La Zarza, Calañas, Huelva, 1981a) Espainiako Aireko Armadako emakume militarra da, ezaguna Espainiako Indar Armatuetako lehen emakume transexuala izateagatik.[1]
Bizitza
1981eko irailean sortu zen Huelvako probintziako La Zarza landa-herrian. Gizon jaio zen, bere genero-nortasunarekin bat ez zetorren gorputzarekin.[2]
2002an emakumerako trantsizioari ekin zion hormona-tratamenduekin hasiz. Ondoren, 2005eko irailaren 15ean, sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten.[2] 2006an Espainiako Armadan izena eman zuen, armadako lehen emakume transexuala bihurtuz.
2015ean Transexualen Espainiako Elkarteak Transexualia saria eman zion bere konpromezu pertsonala sarituz.[3]
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «La primera transexual en el Ejército cree que hay que avanzar en igualdad en la sociedad española» Faro de Vigo 2014ko ekainaren 29a (Noiz kontsultatua: 2018ko maiatzaren 22a).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) González, Virginia. (2014ko martxoaren 13a). «La lucha y el tesón por ser María» Andalucía Información (Noiz kontsultatua: 2018ko maiatzaren 22a).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mar Cambrollé, premiada por Transexualia en la edición 2015» Tercera Información 2015eko uztailaren 7a (Noiz kontsultatua: 2018ko maiatzaren 22a).
- Datuak: Q26944617