Manuel Aranatz
Manuel Aranatz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Habana, 1875eko urtarrilaren 6a |
Herrialdea | Espainia Kuba |
Heriotza | 1925eko otsailaren 23a (50 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta kazetaria |
Manuel Aranatz Castellanos (Habana, 1875eko urtarrilaren 6a - Bilbo, 1925eko otsailaren 23a) bizkaitar kazetari eta idazlea izan zen.[1]
Biografia
1885ean, hamar urte besterik ez zituela, familia Bilbora joan zen. Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. 1894tik aurrera, kazetaritzan aritu zen. Literaturan idazle kostunbrista izan zen. 1906an Bilboko El Liberal egunkari errepublikano-sozialistaren zuzendari bilakatu zen. 1912ra iraun zuen. Lanbidez merkataritzako artekaria izanda, Bilboko merkataritzako artekarien elkargo ofizial zuzendu zuen. 1925ean Crédito de la Unión Minera porrot egin zuenean, bere buruaz beste egin zuen.
Lanak
Eleberriak
- Carmenchu (1923)
- Calabazatorre (1923)
- "Begui-Eder" (Nuestra Señora de los Ojos Hermosos) (1919)
- Doña Tonelada
Antzezlanak
- ¡¡¡Ojo!!! Juguete cómico en un acto y en prosa (1896)
- El mirlo blanco: diálogo en un acto y en prosa (1898)
- Bohemia. Comedia en tres actos y en prosa (frantsesekoaren moldaketa)
- El pájaro bobo. Sainete, en un acto y en prosa
- Trenzas de oro. Comedia, en un acto y en prosa (1924)
- Lo que une. Comedia, en un acto y en prosa (1924)
- La romanza de vivir. Comedia, en dos actos y en prosa (1924)
- El sanatorio. Comedia, en un acto y en prosa (1924)
Erreferentziak
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Manuel Aranaz Castellanos. .
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Datuak: Q5992238
- Multimedia: Category:Manuel Aranaz Castellanos / Q5992238