Mairuelegorreta
Mairuelegorreta | |
---|---|
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°1′20″N 2°45′26″W |
Ezaugarriak | |
Garaiera | 899[1] |
Sakonera | 210[2] |
Luzera | 12.000[2] |
Bisitagarria | bai |
Mairuelegorreta edo Mairulegorreta Arabako Zigoitia udalerrian dagoen haitzulo edo leizea da. Kobazuloa Gorbeia mendilerroan dago, izen bereko parke naturalean, Murua herritik gertu.
13 kilometro baino gehiago arakatu dituzte kobazuloen barruan.
Mitologia
Mairuelegorretan mairuak bizi omen ziren, bai eta laminak ere. Beste koba batzuetan bezala, Mairuelegorretan ere altxor bat ehortzita omen dago[3].
Leizearen erabilera
Frankismoan zehar ospetsuak izan ziren bertan egiten ziren jaialdiak. Lehen jaialdia 1963an egin zen eta han 2.000 pertsona baino gehiago izan ziren. Jaialdi haiek euskara eta euskal kultura aldarrikatzea zuten helburu. Azken urteotan, Zigoitian euskaraz izeneko taldeak berreskuratu ditu jaialdiok.
Iruditegia
- Mairuelegorreta I kobaren sarrerako hesia.
- Mairuelegorreta I kobaren sarrera.
- Mairuelegorreta II.
- Mairuelegorreta III.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Mairuelegorretako deskribapen-komunikazioa www.euskomedia.org webgunean[Betiko hautsitako esteka]
- Datuak: Q12262867
- Multimedia: Mairulegorreta / Q12262867