Madelyn Cline
Madelyn Cline | |
---|---|
(2022) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Madelyn Renee Cline |
Jaiotza | Charleston, 1997ko abenduaren 21a (26 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea eta telebista-aktorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
|
Madelyn Renee Cline (Goose Creek, Hego Carolina, 1997ko abenduaren 21a) estatubatuar aktorea da. Sarah Cameronen pertsonaia Netflixeko Outer Banksen egin zuen eta horregaitik ezaguna da.
Lanbide-karrera
Madelynek bere lehen udetako batzuk New York hirian eman ebazan telebistako iragarkietan lanean, batzuk T-Mobile eta Sunny D-rentzako. Gero goiz hasi zan Chloe Boy Erased filmean eta Taylor Watts Vice Principals telesailean lanean. [1]The Originals eta Stranger Things telesailetan ere antzeztu eban.
2018an, Madelynek Sarah Cameronen papera egin eban Outer Banks telesailean, eta beraren lehen denboraldia 2020ko apirilaren 15ean kaleratu zan. Orain arte izan dauan paperik nabarmenena da, telesailak kritika positiboak jaso ebazan, eta bigarren denboraldia 2021eko uztailean kaleratu zan.[2]
2021eko irailean, Madelyn eta Chase Stokes izan ziran Kygoren bideo musikaleko protagonistak. Bertan, Donna Summer Hot Stuff-en 1979ko klasikoa nahasten da.[3]2021eko ekainean, Knives Out 2 taldera batu zan.[4] 2021eko abenduan Outer Banksen hirugarren denboraldia kaleratuko ebela esan eben.[5]
Bizitza pertsonala
Madelynek (Pam eta Marken alaba) Goose Creek-en (Hego Carolina) jaio eta hazi zan, Charlestonetik gertu. Hego Carolinako Unibertsitatean matrikulatu zan, baina bertan behera utzi eta Los Angelesera joan zan antzerkian lanean jarraitzera.
2020ko ekainean, Chase Stokesekin egoala esan eban, Outer Banks telesaiaren bere taldekidearekin.[6] Harreman horrek 2021eko urrirarte iraun eban, orduan jakinarazi zan bikotea banatu zala.[7]
Filmografia
Zinema
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Gehigarriak |
---|---|---|---|
2011 | 23rd Psalm: Redemption | Maya Smith | |
2016 | Savannah Sunrise | Willow | |
2018 | Boy Erased | Chloe | |
2021 | This Is the Night | Sophia Larocca | |
2021 | What Breaks the Ice | Emily | |
TBA | Knives Out 2 | TBA | Post-prodikzioa |
Telebista
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Gehigarriak |
---|---|---|---|
2020-orainarte | Outer Banks | Sarah Cameron | Pertsonai nagusia |
2020 | Day by Day | Daisy (ahotza) | |
2017 | The Originals | Jessica | 3 kapitulu |
2017 | Stranger Things | Tina | 3 kapitulu |
2016–2017 | Vice Principals | Taylor Watts | 3 kapitulu |
2016 | The Jury | Grace Alexander | Telefilme |
Bideo musikalak
Urtea | Izenburua | Pertsonaia |
---|---|---|
2020 | Hot Stuff | Kygo featuring Donna Summer |
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «La asombrosa transformación de Madelyn Cline» jast-a-life.com 2021-08-23 (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2020-05-16). «Todo lo que necesitas saber sobre Madelyn Cline, de la serie de Netflix ‘Outer Banks’» Vogue España (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) RAFAEL, LA COOPE 102 7 MENDOZA-100 9 SAN. «lacoope.net» www.lacoope.net (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aller, Por María. (2021-06-09). «'Puñales por la espalda 2' tiene a Madelyn Cline como nuevo fichaje» Fotogramas (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Casademont, Por Rafael Sánchez. (2021-12-08). «'Outer Banks' confirma su temporada 3 en Netflix» Fotogramas (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) LOS40. (2020-06-15). «Chase Stokes y Madlyn Cline, pareja en ‘Outer Banks’ y en la vida real» LOS40 (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las estrellas de Outer Banks, Chase Stokes y Madelyn Cline, se separan después de 1 año de relación» Random (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).