Luz Cristina López
Luz Cristina López | |
---|---|
(2024) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Manizales (en) , 1976ko martxoaren 20a (48 urte) |
Herrialdea | Kolonbia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kirola |
Luz Cristina López Trejos (Manizales, 1976ko martxoaren 20a[1]) kolonbiar irakasle eta politikaria da. 2024ko martxoaren 5az geroztik, Kolonbiako Kirol Ministroa da Gustavo Petroren gobernuan[2][3][4].
Bizitza
Gorputz Hezkuntzan, Aisialdian eta Kiroletan lizentziatu zen eta Pedagogia Aktiboan eta Giza Garapenean masterra egin zuen[1].
San Tomas unibertsitateko Kultura Fisikoko Fakultateko dekanoa izan zen[3].
Hamarkada bat baino gehiago eman zuen kirol elkarteetan, olinpiko zein paralinpikoetan. Aldi berean, irakasle lanetan aritu zen Ikaskuntza Zerbitzu Nazionala eta San Tomas unibertsitatea bezalako erakundeetan[2].
2015etik Kolonbiako Batzorde Paralinpikoan lan egin zuen[3]. 2023ko Gazte Joko Paranazionaletako zuzendari operatibo izan zen[3]. Akademia Olinpikoko zuzendari exekutibo eta Kolonbiako Batzorde Olinpikoko zuzendari akademiko ere izan zen[3][4].
2024ko otsailean, Gustavo Petro presidenteak kirol ministro izendatu zuen, Astrid Rodriguezen dimisioaren ostean. 2024ko martxoaren 5ean hartu zuen kargua[4].
Erreferentziak
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Luz Cristina López Trejos será la nueva ministra del Deporte» Noticias RCN 2024-02-21 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Cubillos Buitrago, Felipe. «Ella es Luz Cristina López Trejos, la nueva ministra de Deporte del Gobierno Petro» Infobae 2024-02-21 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
- ↑ a b c d e (Gaztelaniaz) «Luz Cristina López tomó posesión como ministra del Deporte» Ministerio del Deporte de Colombia 2024-03-05 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Se posesionó Luz Cristina López como nueva Ministra del Deporte» Comité Olímpico Colombiano 2024-03-05 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
Kanpo estekak
- Datuak: Q124748790
- Multimedia: Luz Cristina López / Q124748790