Lumbini
Lumbini, Budaren jaiolekua1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | iii, vi |
Erreferentzia | 666 |
Kokalekua | Nepal |
Eskualdea2 | Asia-Pazifikoa |
Izen ematea | 1997 (XXI. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Lumbini (sanskritoz लुम्बिनी, maitagarria) Nepalgo Terai ordokiko herrixka da, izena ematen dion Lumbini Gunean hain zuzen ere.
Siddhartha Gautama (Buda) bertan jaio zela kontsideratzen da eta horregatik budistentzako lau leku sakratuetako bat da, Nepalgo bakarra.
Historia
Fa Xian erromes txinatarraren idazkiak aztertuz, 1896an Khadga Samsher Ranaren arkeologoek Ashokaren zutabe bat aurkitu zuten Lumbinin, Budaren jaiotzaren urteurrenean bisita ofiziala egitera etorri zela zioen inskripzio bat zeukana.
Egun, monasterio budistek inguratzen dute Asokaren zutabea: bertan ez da dendarik, hotelik edio jatetxerik onartzen.
Irudiak
- Asokaren zutabea
- Buda jaio zen toki zehatza
- Bodhi tree, Budaren zuhaitza
- Maya Devi tenplua
Kanpo estekak
- Datuak: Q9213
- Multimedia: Lumbini / Q9213
Gizateriaren Ondarea Nepalen | ||
---|---|---|
Katmanduko ibarra • Lumbini, Budaren jaiolekua • Sagarmatha Parke Nazionala • Chitwan Parke Nazionala |