Luciano Iturrino

Luciano Iturrino
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuciano Iturrino Zenekorta
JaiotzaMutriku, 1963ko azaroaren 4a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Luken Iturrino
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Euskal Herriko futbol selekzioa / 2
Real Sociedad / 1982
Real Sociedad B1981 / 19879323
Real Sociedad1985 / 1989736
Athletic1989 / 1991314
Club Deportivo Logroñés1991 / 19941217
Real Sociedad1994 / 1995191
UD Salamanca1995 / 19981033
Bermeo Kluba1998 / 199893
Eibar KE1999 / 2000517
Aurrera Kirol Elkartea2000 / 2001
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Lateralitateaeskuina
Altuera1,74 metro

Luciano Iturrino Zenekorta (Mutriku, Gipuzkoa, 1963ko azaroaren 4a - ) futbol jokalari ohia da. Teknika zoragarriduna hasiera-hasieratik, eskuin-hegalean jokatzeagatik da gogoratua, azken urteetan atzelari lanetan ibili bada ere. 37 urterekin erretiratu zen futbolari moduan. Bere semea Luken futbolean aritzen da ere.

Biografia

Ezin bere izaera ere ahaztu: umila eta jatorra. Josu Legarretaetxebarriak (Bermeo FTko presidente ohia) zera dio Iturrinoz: "Bermeoko presidente nintzela Bigarren B mailarako fitxatu genuen Iturrino. Mutrikuarrak Lehen Mailan jokatu zuen eta aldagelako zaharrena zen, baina ez zuen arazorik entrenamendua eta gero baloiak eramaten. Gaur egun Lezamako ordezkoek zaintzaileari eskatzen diote hori egin dezan eta guzti.

Realeko[1] zein Athleticeko[2] beteranoekin aritu da jokatzen futbolean 2008 eta 2009 urteetan.

2006-2007 urteetan Aurrera de Ondarroako taldean entrenatzaile[3] izan zen, lehenengo jubenilekin urtebete eta gero kadeteekin.

2008an Athleticeko Kadeteen bigarren taldeko entrenatzaile[4] moduan fitxatu zuen.

2011n Aurrera de Ondarroako jubenilen entrenatzailetzat[5] hartu zuten, kasu honetan, Ohorezko Liga jubenilean.

Realeko kadeteen entrenatzaile izan da ere.

2012an SD Eibarreko kategoria txikiekin[6] entrenamendu espezifikoen arduradun lanetan ibili zen.

2012-2013 denboraldian Mondragón Club de Fútboleko entrenatzaile[7] izan da División de Honor Regional mailan.

2013-2014 denboraldian Jubenilen Ohorezko Mailako Urko taldeko entrenatzailea da Eibarren[8].

2015-2016 denboraldian Jubenilen Ohorezko Maila Nazionaleko Indartsu talde basauritarreko entrenatzailea da[9].

Jokalari ibilbidea

2024ko Maiatzak 31n eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League UEFA Errekopa Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Sanse
Euskal Herria
2.B 1981/82 0 0 1 0 - - - - - - - - 1 0
2.B 1982/83 31 2 0 0 - - - - - - - - 31 2
2.B 1983/84 34 13 - - - - - - - - - - 34 13
2.B 1984/85 0 0 - - - - - - - - - - 0 0
2.B 1985/86 0 0 - - - - - - - - - - 0 0
2.B 1986/87 26 8 1 0 - - - - - - - - 27 8
Denera 91 23 2 0 - - - - - - - - 93 23
Real Sociedad
Euskal Herria
1. 1984/85 1 0 3 0 - - - - - - - - 4 0
1. 1985/86 12 1 3 0 - - - - - - - - 15 1
1. 1986/87 5 0 0 0 - - - - - - - - 5 0
1. 1987/88 15 1 5 0 - - - - 2 0 - - 22 1
1. 1988/89 19 3 2 0 - - 6 1 - - - - 27 4
Denera 52 5 7 0 - - 6 1 2 0 - - 73 6
Athletic
Euskal Herria
1. 1989/90 17 3 2 0 - - - - - - - - 19 3
1. 1990/91 8 1 4 0 - - - - - - - - 12 1
Denera 25 4 6 0 - - - - - - - - 31 4
Logroñés
Espainia
1. 1991/92 33 1 6 0 - - - - - - - - 39 1
1. 1992/93 38 4 3 0 - - - - - - - - 41 4
1. 1993/94 36 2 5 0 - - - - - - - - 41 2
Denera 107 7 14 0 - - - - - - - - 121 7
Real Sociedad
Euskal Herria
1. 1994/95 17 1 2 0 - - - - - - - - 19 1
Denera 17 1 2 0 - - - - - - - - 19 1
Salamanca
Espainia
1. 1995/96 40 1 3 0 - - - - - - - - 43 1
2. 1996/97 33 2 4 0 - - - - - - - - 37 2
1. 1997/98 21 0 2 0 - - - - - - - - 23 0
Denera 94 3 9 0 - - - - - - - - 103 3
Bermeo
Euskal Herria
2.B 1998/99 9 3 - - - - - - - - - - 9 3
Denera 9 3 - - - - - - - - - - 9 3
Eibar
Euskal Herria
2. 1998/99 25 5 - - - - - - - - - - 25 5
2. 1999/00 24 2 2 0 - - - - - - 26 2
Denera 49 7 2 0 - - - - - - 51 7
Ondarruko Aurrera
Euskal Herria
3. 2000/01 - - - - - - - - - - - -
Denera - - - - - - - - - - - -
Ibilbide osoan 450 53 42 0 - - 6 1 2 0 - - 500 54

Lehen Mailako datuak

  • 13 denboraldi
  • 262 partida
  • 18 gol
  • Sei txartel hori besterik ez (1992an Deportivoren aurka, 1993an Zaragozaren aurka eta Teneriferen aurka, 1996an Sevillaren aurka, 1997an Zaragozaren aurka eta Compostelaren aurka) eta egozte bakarra (1994an Sevillaren aurka).

Palmaresa Lehen Mailan

  • 1 Errege kopa

Erreferentziak

  1. [1], 2009-03-23, Iturrino Athleticeko beteranoekin
  2. [2][Betiko hautsitako esteka], 2009-05-15, Iturrino Realeko beteranoekin
  3. [3], 2008-06-25, Iturrino Aurreran
  4. [4], 2008-06-16, Iturrino kadeteekin Lezaman
  5. [5][Betiko hautsitako esteka], 2011-12-30, Iturrino Ondarroako jubenilekin
  6. [6][Betiko hautsitako esteka], 2012-01-04, Iturrino SD Eibarren
  7. [7], 2013-06-19, Iturrino gogoratzen
  8. Lutxo Urko jubenilaren entrenatzaile. 2013ko abuztua.
  9. Indartsuko entrenatzailea

Kanpo estekak

  • Fitxa - www.athletic-club.eus


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3838615
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 148925
  • Wd Datuak: Q3838615