Luís Pinto Ferreira
Luís Pinto Ferreira | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Recife, 1918ko urriaren 7a | ||
Herrialdea | Brasil | ||
Lehen hizkuntza | portugesa | ||
Heriotza | 2009ko apirilaren 7a (90 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | abokatua eta politikaria | ||
Lantokia(k) | Brasilia | ||
Enplegatzailea(k) | Federal University of Pernambuco (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Mugimendu Demokratiko Brasildarra |
Luís Pinto Ferreira (Recife, Pernambuco, 1918ko urriaren 7a - 2009ko apirilaren 7a) brasildar abokatu eta politikaria izan zen.
Pernambucoko Unibertsitate Federaleko Zuzenbide Fakultateko zuzendaria eta zuzendariordea izan zen, eta eskolak eman zituen Caruaruko Zuzenbide Fakultatean, Agreste Pernambucanon eta Brasilgo ipar-ekialdeko beste zenbait hezkuntza- eta ikerketa-erakundetan. Brasilgo humanista handienetakoa da, eta Brasilgo hezkuntzaren eta kulturaren inguruan erakutsi duen ikuspegi demokratikoagatik nabarmendu da. Politikagintzari dagokionez, senatari izan zen 1963tik 1971ra, eta kargu horretan jardun zuen garaian ikuspegi abertzaletik aritu zen Senatu Federaleko Konstituzio eta Justizia Batzordean, Hezkuntza eta Kultura Batzordean, Zerbitzu Publikoetan eta Ekonomian. Laurogeita hamar lanetik gora argitaratu zituen, Brasilen horietako batzuk eta atzerrian beste zenbait. Argitalpen ezagunena Soziologiako gidaliburua du, zeinak soziologiaren ikuspegi sistematiko eta historikoa eskaintzen baitu. Itzulpen-lanak ere egin ditu, ingelesetik, alemanetik eta errusieratik.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q10320832