Lobiano jauregia
Lobiano jauregia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Ermua |
Koordenatuak | 43°11′11″N 2°30′05″W / 43.18639°N 2.50139°W / 43.18639; -2.50139 |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Lobiano jauregia Bizkaiko Ermua udalerrian dagoen jauregia da.
Historia
XVI. mendean On Frantzisko Lobianoren ekimenez eraikia izan zen. Ez bairik gabe, Bizkaian, errenazimendu garaiak utzitako altxorretako bat da.
Eraikina
Oin laukizuzena du eta harlanduz eraikia dago. Bi solairuko garaiera du. Bere aurrealdean Orbe eta Larreategi sendien armarri barrokoak ikus daitezke.
Ermuko eraikinik zaharrenetako bat da, gaur egun jauregi hau zaharberritze lanetan dago, erabilera publikorako eta kultur etxe gisa berreskuratzeko asmoz[1].
Iruditegia
- Lobiano jauregiaren aurrealdea
- Lobiano jauregia
- Lobiano jauregia
Erreferentziak
- ↑ https://web.archive.org/web/20091217004930/http://www.ermua.es/pags/municipio/eu_palacio_lobiano.asp Lobiano jauregia. Leku interesgarriak. Ermuko Udal webgunea
Kanpo estekak
- Lobiano jauregia Ermuko Udal webgunean
- Datuak: Q12262523
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |