Linda Bement

Linda Bement

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSalt Lake City, 1941eko azaroaren 2a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSalt Lake City, 2018ko martxoaren 19a (76 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Manuel Ycaza (en) Itzuli  (1962 -  1969ko azaroa)
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta edertasun lehiaketan parte-hartzailea
Altuera167 zentimetro

Linda Jeanne Bement (Salt Lake City, Utah, AEB, 1941eko azaroaren 2a - ibidem, 2018ko martxoaren 19a) estatubatuar modeloa, edertasun lehiaketetan aritu izan zena. Miss Estatu Batuak erregina izan ondoren, Miss Unibertso 1960 izan zen, bere herrialdeko hirugarrena.[1][2][3]

Miss Unibertso 1960

Azken Egunetako Santuen Jesu Kristoren Elizako kidea zen. Bement izan zen Utah estatuko bigarren emakumea Miss Estatu Batuak koroatzen. Beraz, 1960ko bederatzigarren edizioan Miss Unibertso edertasun-lehiaketan parte hartu zuen, betiko legez AEBko Long Beachen (Kalifornia). Irabazi egin zuen eta ohi legez, aurreko urteko erreginak jarri zion koroa, Japoniako Akiko Kojimak.[4] Edizio horretan lehen aldiz egon zen lehiaketa ikusteko aukera AEBko telebistan.[5]

Miss Unibertso izan ondoren

1962an, Bement Manuel Ycaza panamar jockeyarekin (eta gero Hipikako Fama Aretoko kide izan zenarekin) ezkondu zen. Bikoteak bi seme-alaba izan zituen 1969ko azaroan dibortziatu aurretik.[6]

Linda Bement 2018ko martxoaren 19an hil zen Salt Lake Cityko etxean, Utahn. Bi seme-alaba, bost biloba eta hiru biloba ditu.[7]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Miss USA/ Universe 1960 Linda Bement | #16733732» Worthpoint (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
  2. Miss Universe 1960 (1960) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
  3. (Gaztelaniaz) «Conoce a Linda Bement, Miss Universo 1960» TELEMUNDO.com 2014-11-17 (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
  4. Linda Bement at Mormon World Records. .
  5. Newsreel footage of her Miss Universe win (Pathé). .
  6. Linda Bement/Manuel Ycaza 1969 divorce notice in TIME magazine. .
  7. Linda Jeanne Bement 1941 - 2018 Obituary. .

Kanpo estekak

  • Miss Universo web orri ofiziala, artxibatua.
  • A Tribute to Linda Bement, Miss U 1960.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2628129
  • Commonscat Multimedia: Linda Bement / Q2628129

  • Wd Datuak: Q2628129
  • Commonscat Multimedia: Linda Bement / Q2628129
Aurrekoa:

Akiko Kojima,  Japonia

Miss Unibertso

1960

Hurrengoa:

Marlene Schmidt,  Alemania